kritiken hemeroteka

8.121 kritika

Azken kritikak

« | »

Boga boga / Itxaro Borda / Susa, 2012

Boga-boga hondamendiraino Txema Arinas / uberan.eus, 2018-08-16

Izugarri gozatu dut Itxaro Bordaren eleberri honekin, hori doala aurretik. Gozatu dut oraingoan “Boga boga”rekin lehengoan ere I.B.ren gainontzeko gehienekin egin bezala, egile izugarri oparo, irudimentsu eta zorrotza delako, badu edozein idazlek derrigor izan beharreko estilo propio eta bere kasuan gainera berezi-berezia.

Gozatu dut Ezpeldoi inspektorearen nondik norako ez hain argiekin, ustez jenero nobela izanda ezin ageriago baita jeneroa berriro ere aitzakia baino ez dela denetarik jorratzeko, batik bat Baionako karriketako giroa zein protagonistaren hainbat barne kezkak betiere bere inguruko iragan zein orainarekin lotuak. Betiko lez txukun-txukun egiten du Itxarok, ezin besterik esan istorioaren gorabeherak hain malkartsuak eta askotan ere ustekabekoak direlarik. Baina, baldin badago zerbait liburu honetan gure gaur egungoari begiratu zorrotz, agian nekatu eta betiere oso kritiko bat, bai gure gizarte europear edo mendebaldarari egindakoa zein Baiona edo Iparralde inguruko euskal munduari, baita lesbianen arteko harremanei buruzko zenbait zertzelada gazigozo emango digu ere, ETAren iragan ilun zein gaur egungo armen uztearekikoak, gogoeta benetan xamurra eta sakona, besteak beste iraganean egindako edota hartutako jarreretan errepatzekotan. Eta hau guztiau ere gutxi ez bailitzan Alemania edo Donosti alderantz ere eroango du bere protagonista auskalo zein egiaren bila.

Bestalde, baldin badago I.B.ren liburuetan erakartzen nauen beste osagarri bat hori da ezin txukunagorik, harrigarriagorik egia esan, erabili edo asmatzen duen hizkera. Badakizu bere liburuetan Iparraldeko euskal kutsuarekin topo eginen duzula nonnahi, kosta eginen zaizula zenbait pasartetan aurrera egitea bertan agertzen diren hitz haunitzen esanahia igarri beharrean egongo zarelakotz, hiztegira zuzen-zuzen jo behar izanen duzula, ikastolan edo antzina ikasi edo agian noizbait bakarrik liburu edo testuren batean ikusitako hitz zein aditz andana gogora ekarri behar izanen dituzula halabeharrez. Aukera paregabekoa, beraz, zure euskara maila eguneratzeko edo, aberasteko adina. Merezi du ahalegina egitea hizkera hori ezinbertzekoa baita Itxaro Bordaren idazgiroan murgiltze aldera. Izan ere, bere hizkera istorioaren osagarri saihestezina da ezinbertzez, irakurtzeari ekin orduko antzematen baituzu non zauden, nortzuen artean, EHren aniztasuna gogoratzen zaituen ipar kutsua.

Merezi du ahalegina, bai noski, baina “Boga boga” irakurritakoan neke-neke eginda zaude, hain zuzen ere Hasier Etxeberriaren “Eulien bazka” ekiteari inondik ere egin behar ez duzun esfortzuaren aldean. Badirudi H.E.ren liburua zuk bikain, normal, erraz, arrunt, uler dezakezun euskara dela. Bertzela erranda, erdaraz Hego Amerikako idazle baten liburu baten gaztelania edo Quebec edo Mendebal Afrikako idazle beltz baten frantsesa balira bezalakoak. Orduan gogoeta egin eta zera ondorioztatu behar duzu, badirela bi euskara mota nagusi, sikieran ikastolakume edo hiri handietako euskaldun gazte gehienen artean, Hegoaldekoa zein Iparraldekoa, gainontzeko betiko euskalkiak egiatan bitan urtu balira bezala batuaren eraginez eta ezari-ezarian. Orduan ere bigarren gogoeta baten premia, eta beste ondorio bat, euskarak irautekotan Hegoaldeko eskolako hizkeraz izanen da halabeharrez, zeren eta Iparraldeko euskararen kinka larria ontsa ezagututa bertan laster desagertuko dela aitortu behar baitugu, hots, gaur egun ia inork euskaraz egiten ez duela euskalguneetan ere, bazoazela Iparraldeko edozein ustezko euskaldun herritara eta izugarri kosta egiten zaizula bertako norbaiten ezpainetan euskara atzematea, egia erranda guztiz errazagoa dela halakorik Gasteiz eta Iruñeako karriketan topatzea. Zer dela eta? Bada, behiala Araba edo Nafarroa gehienean suertatu bezala, nagusi anitz eta anitzek kataia hautsi egin duelakotz beraien seme-alebei euskara transmititu egin ez dielakoz. Euskara azkenetan dago Iparraldeko euskualdun herri gehienetan plazatik aldendu egin dutelakoz. Eta hau guztiau arestian ugaritu eta hedatzen hasi diren ikastolak tartean, ikastolak berak gainbehera honen sintoma baino ez bailiran. Gehiegiekeria galanta nirea, bero-beroa agian, zirikatzailea? Baliteke, baina Itxaro Bordari berari hor nonbait irakurria diot berak ez dakiela etorkizunean bere inguruko irakurleak izanen ote dituen ala Hegoaldekoak soil-soilik. Guttienez latza, kezka/negargarria, oso.

Azken kritikak

Alaska
Castillo Suarez

Irati Majuelo

Poesia bizitzeko eta sentitzeko modua da
Karmele Igartua

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Pantailen garaipena
Iñigo Martinez Peña

Jon Martin-Etxebeste

Axularren gerizapean
Kepa Altonaga

Asier Urkiza

Emakume bat
Annie Ernaux

Nagore Fernandez

Atsoa
Victor Catala

Joxe Aldasoro

Arrain hezur bat eztarrian
Olatz Mitxelena

Jon Martin-Etxebeste

Lur gainean, itzal azpian
Leire Milikua Larramendi

Irati Majuelo

Gu gabe ere
Itziar Ugarte Irizar

Mikel Asurmendi

Alaska
Castillo Suarez

Jon Martin-Etxebeste

Alaska
Castillo Suarez

Maddi Galdos Areta

Puskak
Irene Pujadas

Asier Urkiza

Norberak maite duena
Miren Billelabeitia

Nagore Fernandez

Beirazko kanpaia
Sylvia Plath

Hasier Rekondo

Artxiboa

2023(e)ko martxoa

2023(e)ko otsaila

2023(e)ko urtarrila

2022(e)ko abendua

2022(e)ko azaroa

2022(e)ko urria

2022(e)ko iraila

2022(e)ko uztaila

2022(e)ko ekaina

2022(e)ko maiatza

2022(e)ko apirila

2022(e)ko martxoa

Hedabideak