kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

Emakume burugabea / Antxiñe Mendizabal Aranburu / Elkar, 2018

Sustrai berrien bila Jose Luis Padron / Bilbao, 2018-10

Antxiñe Mendizabal idazleak eta Iraia Okina ilustratzaileak Emakume burugabea (Elkar, 2018) izeneko liburua osatu dute. Emakumea eta burugabea hiztegi askotan elkarren ondoan agertzen diren bi hitz dira. Hego-haizeari ere andrehaizea esaten zaio. Freudek berak “argitu” zigun emakumeen gaitzik gehienak neurosiak baino ez direla, sexuaren errepresioaren ondorioz eratorritako neurosiak, hain justu.

Kontua da kontakizun honetan horrela pentsatzen duten guztiei arrazoia ematen hastea iruditu zitzaiola Mendizabali egokiena. Beraz, istorio honetako emakumeak zer egiten du? Guztiz konsziente, guztiz ahaltsu, bere buruaz gabetzen da, burua kentzen du. Izan ere, burua, alegia, kultura, ideologiak, gizartea, baloreak, buruan lekua hartzen duten antolatze horiek guztiak askotan traba dira gure onera itzultzeko bide horretan.

Mendizabalek emakume jakintsu bati entzun zion aspaldi emakumeek adin batetik aurrera, gorputzarekin pentsatzen ikasi behar dutela, ez buruarekin. Orduan ez zegoen oraindik hori ulertzeko adinean; orain bai. Ez daki emakume guztien bidea hau den, berea izan da, eta ezagutzen dituen lagun bakar batzuk ere horretan ari dira: gorputzarekin pentsatzen ikasten ari dira, bera bezala, gaztetatik beren gorputzetik erauziak, arroztuak, hutsik sentitu izan diren emakumeak dira, beren etxeetatik erbesteratuak, eta orain itzuli egin nahi dute. Etxeaz hitz egiten duenean, oraingo honetan gorputzaz hitz egiten ari da.

*”Emakumea ez da jaiotzen, egin egiten da”, Simone de Beauvoirrek esaldi ospetsu hau egin zuenean, ziur aski, ez zion emango lan honetan ematen zaion zentzu berbera, Beauvoirrek esaldi hori esan zuenetik, deskubritu dugulako emakume egiteko eta izateko forma eta bide asko daudela. Zorionez.

Edozein modutan, egite edo eratze lanaren oinarrian beti dago sormena, eta hain justu poema itxura hartu duen ipuin hau sormenaren aldeko aldarri bat edota kanta bat izatea nahiko luke egileak. Maitasun eta askatasun kantu bihurtzea. Eta horretarako Mendizabali ez zaio falta ez errebeldiarik, ezta ausardiarik ere, emakumeei lehen, orain eta beti, ukatu, galarazi eta zigortu egin zaizkien errebeldia eta ausardia.

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak