« Zaldi beltzak zeruan | Azkar eta ilun »
Keinu konplizeak / Karlos Cid Abasolo / Susa, 2018
Poesia hermetikoa Javier Rojo / El Diario Vasco, 2018-06-02
Oker ez banago “Keinu konplizeak” izenburuko poema liburu hau da Karlos Cid Abasolok argitara eman duen lehenengo literatur lana. Orain arte, batez ere itzultzaile moduan ezaguna izan da, eta alor honetan lana bikain burutu duenez, jakin-min berezia pizten du poesian zer egiteko gai den ikusteak. Poesia liburu honetan agertzen diren testuetan surrealismoaren presentzia nabarmentzen da lehenengo momentutik. Izan ere, poemetako elementuen artean eraikitzen diren erlazioek ohiko logika gainditzen dute, irakurlearentzat haien artean dauden harremanak misteriotsuak izango balira bezala. Osagai horiek lotzen dituzten hariak irakurlearen ikuspuntutik begiratuta ikusezinak dirudite, eta zenbait momentutan, pilaketa kaotiko baten aurrean dagoela pentsa lezake. Edonola ere, zerbaitek ordenatzen du itxurazko kaos hori. Esan nahi dut poemak ez direla pilaketa automatiko baten ondorioak, baizik eta oso pentsatuta daudela. Surrealismoa hemen ez da irrazionalismoaren sinonimoa, osagaiak lotzen dituzten hari horiek oso pertsonalak badira ere.
Bestalde, aipagarria da idazleak hizkuntza bere esperimentazio leku moduan erabiltzen duela, askotan hitzak eta asmatzen dituelarik. Irudien eta hitzen bidez mugaraino eramaten da irakurlea, eta muga hori gainditzerakoan beste errealitate batekin egingo du topo. Eta ohiko errealitatearen gainetik (surrealista, alegia) jartzen delarik, gauzek beste itxura bat hartzen dute. Irakurleak puntu horretarako egiteko ahaleginak egingo ditu, bainu jakin behar du ahalegin horiek ez dutela emaitza beterik izango, beti geratuko baitzaio antzemanezina den zerbait. Ez dugu ahaztu behar neurri handi batean liburu hermetiko baten aurrean gaudela.
Surrealismoaren ondoan mundu xixtrina erakusten diguten poemak ere agertzen dira, kontrapuntua bezala, non subjektu poetikoari galtzailearen papera tokatu zaion. Eta ez da ahaztu behar poemetan askotan nabaritzen den ikuspuntu ironikoa: izan ere zer garen pentsatzen jartzen garenean gizaki moduan ez dugu gauza handirik harrotzeko.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi