kritiken hemeroteka

8.635 kritika

« | »

Zauri Bolodia / Oier Guillan / Txalaparta, 2018

Euskal antzerkia posible da, nahi izanez gero Estibalitz Ezkerra / Gara, 2018-05-05

“Zauri Bolodia” liburuaren hitzaurrean azken idealista moduan aurkezten du Madame Slipek Zauri Bolodia, Oier Guillanen azken laneko protagonista eta 2014an Rafa Ruedarekin batera “Munduaren neurria” saiorako sortu zuen pertsonaia. Idealismo hori bere jarduerara lotzen du fikziozko kazetari-kritikariak, hots, antzerkigintzara edo, hobeto esanda, hura ulertzeko eta praktikatzeko eredu jakin batera. Eredu hori autogestioaren talde lan kontzientziatik euskaraz sortu eta antzeztua den eta zirkuitu komertzialetatik at, kalean, kultur etxeetan zein alternatibotzat jotzen diren espazioetatik mugitzen den antzerkiarena da.

Jarraian datozen orrietan, Zauri Bolodiaren beraren ikuspegia lehen eskutik ezagutzeko aukera eskaintzen zaio irakurleari hamarkada bateko epean (2006 eta 2017 urte bitartean) aktoreak idatzitako eguneroko sarreren bitartez.

Eguneroko sui generis-a da Bolodiarena. Batetik, antzerkigintzan diharduen aktorearen nondik norakoen berri ematen duten sarrerak biltzen ditu: pertsonaia eta antzezlanen sormen prozesuaren gorabeherak, obra bat eszenaratu aurreko prestaketa lanak, antzezpenetik antzezpenera errepidean igarotako orduak, prestakuntza tailerrek sustaturiko bizikidetza ereduak…

Bestetik, antzerkigintza bere osotasunean kontuan hartzen duten hausnarketak, aldarrikapenak, eta kritikak jasotzen dituzten testuak daude. Azken atal horretako sarrera dezentek estatusak, dela obrarenak (komertziala ala ez-komertziala) dela antzezlekuarenak (kalea ala areto konbentzionala) dela antzerkigilearenak (amateurra ala profesionala) dela hizkuntzarenak (euskara ala gaztelera), antzerkiaren sorreran, ekoizpenean eta zabalpenean duen eraginari heltzen diote gaur egungo egoeraren diagnosia egin eta bestelako planteamenduak proposatzeko.

Profesionalen eta amateurren artean egin ohi den bereizketari begira, esaterako, beraren antzeko antzerkigileen errealitatera hobeto egokitzen den “profamateurra” kontzeptua proposatzen du Bolodiak; profamateurrak, bere hitzetan, “ekonomikoki ez dira profesionalak, baina modu profesionalean egiten dute lan, eta bestelako profesionalek baino emaitza profesionalagoak eskaintzen dituzte sarritan (18 or.). Funtsean, antzerkigintzan aritzen direnentzako baldintza duinak, Bolodiak behin baino gehiagotan aipatzen dituen neke eta zaurietatik babesteko mekanismo izango diren horiek, eskatzen du testuak.

Bere burua zinikotzat duen Slipen moduko batentzat Zauri Bolodiak aldarrikatzen eta aktore moduan gorpuzten duen horrek, idealista den aldetik, bidean trabak besterik ez ditu aurkituko sistemara egokitzen ez delako. Bizi garen sistema kapitalistan, bizirik irauteko pragmatismo pixka bat ere beharrezkoa da. Hala ere, Bolodiaren ikuspegia idealista den aldetik, hau da, gauzak nolakoak izan litezkeen azaltzen duelako gaur egun diren bezalakoak ez balira bezala, ez du esan nahi planteamendu inozoa (idealismoa zentzugabekeriarekin nahastu egiten da maiz) edo gauzatu ezina denik. Faktore asko daude jokoan, bai, baina Bolodiak proposatzen duena pentsamolde aldaketa da, eta hori kritikarekin batera autokritika zintzoarekin bakarrik gerta daiteke.

“Zauri Bolodia”-n azaltzen diren euskal antzerkiaren inguruko gogoeta eta kritiketako asko ez dira berriak, baina ezin esan horregatik ongi etorriak ez direnik. Are gehiago, Bolodiak bere buruarekin (edo Guillanek berearekin ari dela esan beharko genuke?) dituen solasaldien moduko gehiago behar dira, fikzioan ez ezik errealitatean.

Azken kritikak

Esker onak
Delphine De Vigan

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Enarak
Bernardo Atxaga

Irati Majuelo

Ez da erraza gizon on bat aurkitzea
Flannery O'Connor

Aritz Galarraga

Moebiusen ertzak
Garazi Kamio

Joxe Aldasoro

Düsseldorfeko txibatoa
Karlos Linazasoro

Mikel Asurmendi

Odola kantari
Unai Elorriaga

Asier Urkiza

Rosa Parks: Nire istorioa
Rosa Parks / Jim Haskins

Nagore Fernandez

Eguna hasteko olerkiak
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Izen baten promesa
Hedoi Etxarte

Mikel Asurmendi

Silueta
Harkaitz Cano

Iraitz Urkulo

Urte urdin ihesak
Jesus Mari Olaizola "Txiliku"

Mikel Asurmendi

0 negatiboa
Arantzazu Lizartza Saizar

Maddi Galdos Areta

Hiria gure oinetan
Irati Majuelo Itoiz

Maialen Sobrino Lopez

Silueta
Harkaitz Cano

Aiora Sampedro

Artxiboa

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

Hedabideak