kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

Maren / Alaine Agirre / Erein, 2017

Irakurlea harrapatzen Xabier Etxaniz Erle / Gara, 2018-03-24

“—Sartuko dut? / —Ez dakit… / —Ez duzu nahi? / —Bai… baina… / —Zer? / —Ez dakit… beldurra ematen dit… / —Zergatik? / —Handia daukazulako. / —Baina ikusi eta ukitu duzu beste batzuetan ere. / —Baina, baina ez dakit kabituko zaidan…”. Elkarrizketa honekin ekiten dio Alaine Agirrek gaztetxoei zuzendutako nobela honi. Ikus daitekeen bezala, gazte batzuen arteko harremanei buruzko obra dugu, harreman baita sexualak ere. Eta, ikus daitekeen bezala, nobela bizia eta irakurterraza dugu.

“Gazte nahiz helduek irakurtzeko moduko bilduma bat abiatzen du Alaine Agirrek liburu honekin, ‘Txandaka’ izenekoa, eta bertako pertsonaiak txandaka joango dira, ale batetik bestera, protagonismoa hartzen: orain Maren, gero Libe, hurrena Oier…”, hauxe diosku liburuaren kontrazalak eta, hain zuzen, Maren dugu liburu honetako protagonista; Libe eta beste pertsonaia batzuk ere ageri dira, paper nahiko garrantzitsua dutelarik, baina fokua Marenengan dago liburu honetan.

Aurreko elkarrizketa, liburuari hasiera ematen diona, Marenen etxean gertatzen da; Maren eta Peruren artekoa kontatzen du, bai eta Marenek amodioa egiten duen lehen aldia nolakoa izan den ere. Irakurlea berehala identifika daiteke protagonistarekin, honen beldur, kezka, pentsamendu, zalantza eta abarren lekuko baikara. Marenentzat garrantzitsua da Perurekin izaniko harremana; mutilaren jokabideak, aldiz, neskaren haserrea sorraraziko du eta bien artekoa hoztu egingo da.

Gaur egungo neska-mutilen giroaren isla da obra hau. Protagonista nagusiak hamasei urte ditu eta gurasoen nahia betetzen du, ikasketetan nota onak atera, alkoholik eta zigarrorik dastatu ere ez (edo oso gutxi etxeratzerakoan amaren kontrola pasatzeko moduan)… mundu perfektu hori, ordea, erortzen hasiko da poliki-poliki; hasieran Perurekin izanikoagatik, ondoren ezagutzen duen neska batengatik, Libe. Erdian, Marenen sentimendu zurrunbilo horren erdian, Ane ageri zaigu, Marenen lagun mina, eta hau bezala gaztaroko sentsazio eta sentimendu sumendi batean sarturik. “Maren” obra 29 kapitulu laburretan dago egituratuta eta horrek, eta egileak erabilitako estiloak, oso irakurterraza egiten dute nobela. Ekintza ugari daude, deskribapenak badira ere, gertakariek dute pisurik handiena. Irakurlea alde batetik bestera darama egileak, gertakari batetik horrek sorrarazitako egoeraren deskribapenera eta ondorioetara. Marenen munduan barrenako bidaia horretan, irakurlea eskolan, etxean eta tabernetan zehar arituko da. Eta eskolan izaniko jarrera aldaketa horrek zer nolako egoera sortuko duen etxean; tabernan jazotakoek, nolako oihartzuna, berriz, Maren eta bere lagunaren artekoan; Liberi emaniko musuak nolako ametsak sortuko dituen Marenen ohean… Bai, liburu honetan maitasuna, amodioa, dugulako gai nagusietakoa, hasierako maitasuna —amodioa egitean Perurekin—, zalantzazko egoera bilakatuko da eta Liberekiko harremana izaten amaitu. Agirre, beste kontu batzuen artean, nesken arteko harremanaz ari zaigulako liburuan, eta horrek zer nolako zalantza sortzen dion protagonistari, zalantza, berak uste zuelako Peruz maiteminduta zegoela.

Idazlan interesgarria dugu nobela hau. Gai asko ukitzen dituena; eta batzuetan, onartu behar dut, irakurlea gehiago jakiteko edo irakurtzeko gogoz uzten duena, eta agian bildumako hurrengo obrak irakurtzen jarraitzera bultzatzen gaituena.

Baina, edozein kasutan, oso arin eta erraz irakurtzen den nobela da. Eta honek burura dakarkit duela gutxi plazaratu den euskal kulturaren inguruko estudioaren emaitza; euskaldunok gutxi irakurtzen dugu euskaraz, eta horren arrazoi nagusietako bat zailtasuna omen da; euskaraz irakurtzeko dugun zailtasuna. Liburu honekin, behintzat, euskal irakurleek ezingo dute aitzakia hori erabili…

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak