« Ipuinen magia | Poesia zertan den »
Mailu isila / Juan Kruz Igerabide / Alberdania, 2002
Euriaren indarra Jon Kortazar / Bilbao, 2003-03
Liburu sakona, sakonik egin bada aurten gure artean, idatzi du Juan Kruz Igerabidek. “Mailu isila” du izenburua, eta hainbeste hitzez beteriko poesiari uko eginez, isiltasunaren barnean ezkutatzen den adierazpideari kasu eginez eskaini duela liburu hau esan dezakegu.
Kontenplaziorako joera 1992ko poema liburuaren aurretik agertu zuen, eta urteetan indartzen ari dela iruditu zaigu. Bi dira filosofia horiek (bat baino gehiago baitira) poesian egin duten bidea: batetik, hausnarketa budista bat dagoela esango nuke, gauzetara hurbiltzeko begirada sotila, soinurik atera gabe agertzen duena. Eta bestetik Zen filosofia nagusiaren bideak, han eta hemen aurkarien arteko elkartasunaz —edo anaitasunaz— sinesten duena.
“Mailu isila” honetan ere hauek dira, nire ustez, abiapuntu nagusiak. Haiku poema idazterako —eta asko idatzi ditu azken urteetan Juan Kruzek— beharrezko den pazientzia eta sotiltasuna bereak egin ditu, eta objektu poetikoa hausnartzeko —eguneroko gairik anuntena delarik ere— bereziko ahalmena du idazleak. Baina, iruditzen zait testuaren barnean Zer filosofiak indar zabalagoa izan duela. Han da euria, liburuko sinbolo nagusia, liburu guztian zehar bere hezea zabalduz eta elkartuz. Euria heriotzaren sinbolo nagusi gisa, poemak beherantz egiten duenean,”Behera-behar hau” poema-bildumako lehenengo atalean, eta bizitzaren sinbolo, bizitzaren emegarri poemaren bigarren atala, “Berriro igo nauzu”.
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi