« Identitarioa | Nortasunaren mugez »
Hirutter / Nerea Arrien / Erein, 2017
Triangeluaren aldeak Javier Rojo / El Diario Vasco, 2018-03-10
Nerea Arrien idazle berria ez bada ere, “Hirutter” izenburuarekin argitaratu den idazlana da bere lehenengo nobela. Egileak lehenengo momentuan moderno agertu nahi du liburu honetan, gaurkoa alegia. Baina hori azaleko itxura da. Eleberri honetan hiru pertsonaiek osatzen duten hirukotearen bilakaera kontatzen da. Kontaera aurrera eramateko, hiru pertsonaiek hartzen dute narratzailearen papera txandaka, elkar osatuz doazen istorioak plazaratzen dituztelarik. Jakina denez, giza harremanei dagokienez triangelua oso figura geometriko desorekatua da, edozein momentutan desegitekotan baitago. Eta halaxe gertatzen da hemen. Inesek bi gizonezkoekin ditu harremanak, eta bi gizonezkoek, aspaldidanik itxuraz adiskideak izanik triangeluan bakoitzak betetzen duen lekuaren jakitun, arazoak dituzte harreman hori orekarekin mantentzeko. Beste hitzetan esanda, bi gizonezkoen artean gorroto moduko bat sortzen da. René Girardek aspaldian argitu zuen desioaren atzean ezkutatzen den errealitate triangeluarra, eta, beraz, halako harreman batean sortzen diren erlazioak miresmen eta gorrotoaren artean mugitu ohi dira. Triangeluaren erpinean Ines dago, eta bera da nolabait harremanen lema eskuan duena, besteak honen erabakien arabera mugitzen dira-eta.
Idazleak moderno agertu nahi du, eta horretarako harremanetan sare sozialek duten partea azaltzen ere saiatzen da. Pertsonaiek sare sozialak erabiltzen dituzte harremanaren berri emateko, eta honek ezinbestean desoreka gehiago ekartzen dio berez nahiko desorekatuta dagoen harremanari.
Iruditu zait nobela honetako pertsonaiek batzuetan joera handiegia dutela introspekziorako, beren burua psikoanalizatzen arituko balira bezala, eta argumentuaren bilakaera introspekzio hauen ondorioz ematen delarik, zenbaitetan gertakariek pixka bat behartuta daudela dirudite. Edonola ere, liburua interesgarria da.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi