« Euskalduntasun konparatuak | Triangeluaren aldeak »
Poesia kaiera / Seamus Heaney (Xabi Borda) / Susa, 2017
Identitarioa Igor Estankona / Argia, 2018-03-04
Seamus Heaney (An Seanmhullach, Derry, 1939 – Dublin, 2013) Ipar Irlandako familia errepublikano batean jaio zen. Ingeles inperialismoak, zapalkuntza hark, betiko sartu zuen irlandar idazle abertzaleen zerrendan. Gaitzak hartua mendean, hala bizi izan zen, irlako beste idazle askoren antzera: “Irlandar poeta batek ingeles tradizio literariora helbidea dauka ingeles hizkuntza erabiltzeagatik, baina nekez sentituko da etxean moduan”.
Death of a Naturalist (1966) izan zen bere lehen poema liburua; ordurako Belfasten sortua zuten halako giro literario bat, giro politikoak zipriztindua: “Ez zen nire egin beharra, baina nire arazoa zen hura”. 1972tik hegoaldera etxez aldatua, han loratu zen sustraiak iparraldean eta hegoak mundu osoan dauzkan poesia egiazko bat, politikari muzin egin barik jolas egiten duena lirismoarekin, misterioa eta sinboloa errealitatearekin nahastuz. North (1975) izan zen loraldi horren biblia: “Antzinako errota baterako gaia,/ Eta nire bihotz-begiekin ikusi nuen/ Orekan dauden harrien mundu-lizar bat,/ Errotarriak orno-hezurren gisan pilaturik,/ Hezur-muin birrinduak zoru”. Eta iruditu zait Xabi Bordak egin duela itzulpen bat indartsua eta fina, aberatsa bezain eraginkorra.
Eta uste dut liburu hau disfrutatuko duela eguneroko naturaren opariez gozatzen dakienak —dela belarraren berdea, lurraren sikua— eta konexio bat bilatzen dionak izadiari gure ongizatearekin, gure arazoekin.
Nobel Saria eman zioten 1995ean. Beñat Sarasolak hitzaurrean dioen moduan, pasa den mendeko poeta handienetakoen artean kokatu zuen horrek. Baina lehendik zen Seamus Heaney bere herriko handietarik: “Non ur bareak/ Neagh lakuaren uharkan gainezka egiten zuen/ Mundu lauaren ertz batera iritsi balitz bezala/ Eta distiratsu jausten zen/ Bann ibaiaren etengabeko orainaldian”. Seamus Heaneyren metafora berriak ere zaharrak dira, mitoan dute sorburua, klasikoki zeltak dira bere molde greko-latindarrak. Agian horregatik irudituko zaizu lagun baten liburua ari zarela lehenengoz irakurtzen. Hasieran xaloa da, gero lerroarteak bereizten hasiko zara.
Azkenik zeure buruari galdetuko diozu zelan, Derrykoa izanda, dakien hainbeste Euskal Herriaz.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez