« Historiaren paisaia | Genero-indarkeria »
Gu orduko hauek / Garazi Arrula Ruiz / Txalaparta, 2017
Gu orduko hauek Igor Elordui Etxebarria / Aizu!, 2018-03
Garazi Arrula Ruiz tafallarraren estreinako liburua da Gu orduko hauek ipuin bilduma. Zortzi ipuin dira, eta azkenak eman dio titulua liburuari. Nahiko agerikoa da ipuinotan kontakizunak non lekutzen diren, eta ez da ausazko erabakia izan; ez dirudi, behintzat: azken batean, inkomunikazioa, elkar maite duten (behinola elkar maite zuten) pertsonen arteko aldentzea, fisikoa zein emozionala, kontatzeko ez baitago urrutira joan beharrik. Kontrara, ezta? Zentzu horretan, Nafarroa da ezbairik gabeko protagonista; eta Tafalla, idazlearen herria, protagonista nagusia. Hain nagusia, ezen azkeneko ipuinean hango inguruen deskribapen nahiko zehatza ageri den.
Izenburuak ere badirudi deliberatuki anbiguoa. Idazlearen “baimenarekin”, jolas gaitezen (puntuazio marken bidez): Gu, orduko hauek? Gu orduko, hauek? Ala, besterik gabe, Gu-Orduko-Hauek? Auskalo. Baina ipuinetan ere, izenburuarekin gertatzen den bezala, esan baino gehiago, iradoki egiten da.
Pertsona arrunton beldur, kezka eta aurreiritzi berak dituzte ipuinetako pertsonaiek, baita guztion ametsak ere. Esan eta egin nahi, baina esatera eta egitera ausartzen ez garena; izan zitekeena, izatea gura genukeena, eta benetan dena. Bizitza, azken batean.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez