« Gu orduko hauek | Euskalduntasun konparatuak »
L.A.A. / Maixa Zugasti / Algaida, 2017
Genero-indarkeria Javier Rojo / El Correo, 2018-03-04
Beste idazle batzuek dagoeneko ibilbide luzea eginda daukaten adinean iritsi da Maixa Zugasti euskal literaturaren alorrera. Euskal literaturan egin duen agerraldia “L.A.A.” izenburua duen nobelarekin egin du eta kontatzen duen istorioa genero-indarkeriaren gainean aritzen da. Istorioaren abiapuntuan Maria Agerre izeneko psikologoa dugu, narratzailearen papera ere betetzen duena. Kartzelan egiten du lan, eta hori dela-eta Luis Andueza Abasolo (L.A.A.) izeneko presoarekin harreman profesionalak dauzka. Preso hau epaiketaren zain dago, emazte ohia hiltzen saiatzeagatik akusatua. Psikologoaren ikuspuntutik begiratuta gizon erakargarria da, eta hasieran harreman profesionala izan zena maitasunezko bihurtuko da. Argumentuaren bilakaera ikusita, nobelak oso desberdinak diruditen bi atal dauzka. Lehenengoan ikusiko dugu nola eraikitzen den harreman afektibo hori, Andueza preso dagoen bitartean. Bigarrenean presoa aske ateratzen denean, Mariarekin duen jokaera azalduko da. Bi atal hauek argumentuaren aldetik ez ezik, izaeraz ere desberdinak direla iruditu zait, lehenengoan narratzailearen jarrera pertsonala azaltzen baita, bigarrenean intrigazko alderdian sakontzen delarik.
Bi atal hauen artean dauden aldeak beste alor batzuetan ere ikus daitezke. Adibidez, psikologoaren eta atxilotuaren arteko harremana eraikitzen denean, argumentuaren bilakaera azal dezaketen kausa materialak bazterrean uzten dira. Esan nahi dut psikologoa gizonarekin itsuki maitemintzen dela azalpen handirik gabe, maitemintze prozesua berez gertatzen den gaixotasuna izango balitz bezala, idazleak ia “deus ex machina” moduan jokatzen duelarik. Nobelaren bigarren zatian intriga nagusitzen denean, honelako istorioetan klasikoak diren osagaiak agertzen dira, eta pertsonaiaren bilakaera psikologikoan baino gertakarietan zentratuago dago liburua.
Gaia interesgarria da, eta liburua gustura irakurtzen den horietakoa da, batez ere intrigaren atala, narrazioak jakin-mina pizten du-eta.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro