kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Zaldi beltzak zeruan / Txomin Peillen / Pamiela, 2018

Alderdi iluna Javier Rojo / El Diario Vasco, 2018-02-24

Askotan euskal literatura gaztetasunaren diktadurapean mugitzen dela iruditzen zait. Badakit baieztapen hau oso kategorikoa dela, edonola ere, gaztetasuna besterik gabe balio bat dela ematen du. Eta ondorio batekin, oso erraz ahazten baitira garai batean garrantzitsuak izan ziren idazleak. Txomin Peillenen izena irakurtzean sentsazio hori berpiztu zait. Garai batean Txomin Peillen literaturaren berrikuntzaren erdigunean egon zen, gai eta ideologiaren aldetik euskal literaturaren ohiko bideetatik harantz joaten saiatu baitzen. “Zaharren” aurka bide berriak urratu nahi zituen gazte horietako bat izan baitzen bera ere. Baina urteak pasatu dira, eta denbora igarotzean Txomin Peillen bazterrean geratuz joan bada ere, aitzindaria izan zen literatura beltzaren alorrean, “Zaldi beltzak zeruan” izenburuko narrazio liburu honetan ikus daitekeenez. Bertan “Gauaz ibiltzen dana” nobelatik (1967) ateratako hiru kapitulu eta bost narrazio berri ageri dira.

Diferentziak diferentzia, liburu honetan agertzen diren testu guztiek ezaugarri nabarmen bat konpartitzen dute: gizakiak gaizkirako duen joera. Berdin dio gertakariak Milanon edota Mexikon kokatuta dauden, berdin dio oraingoak edo orain laurogei urtekoak diren, gizakiak ez du inolako eskrupulurik edozein basatikeria egiteko bere asmoa lortzeko. Eta joera hau nabarmenagoa da gizakia boteretsuago den heinean. Gure inguruan planteamendu honek izugarrizko astinaldia ekarri zuen, ideologia tradizional baten ustez idilikoa zen baserriak idilikotik gutxi zuela erakutsi baitzuen. Bortizkeria, batez ere boteretsuen aldetik heltzen den bortizkeria, nagusi zen Peillenek plazaratzen zituen narrazioetan. Horrez gainera, idazkeraren aldetik ere aldaketa nabarmena ikusi ahal zen bere testuetan, hegoaldean G. Arestik egindakoaren ildotik, ahozko hizkuntzara hurbiltzen baitzen estilo ariketa ederrak alde batera utzita. Irakurtzea merezi duen liburua, gauza berri asko lehendik asmatuta daudela konturatzeko gutxienez.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak