« Bazter miresgarriak | Begiak ireki eta »
Itzulera / Martin Bidaur / Susa, 2017
Itzuli aurreko guda Miren Lizarralde / Gara, 2017-11-04
Oroitzapen hautsien berreraiketa proposatzen du Martin Bidaurrek “Itzulera” lanean. Eguneroko poetiko baten amildegian behetik gorako bidean gora eginda eman ditu pausoak, eta memoriako iltzeak banan-bana askatu ditu bereak ez ezik senideenak ere badiren arrokatzar trinkoen erraietatik. Literaturaren lubakian lehen lerroraino iritsi da 21 urteko idazle gaztea, bizkar gaineko zamari zor dion iluntasun hertsian amildu ostean.
Bere poemategiko lehenengo atalaren izenburuari keinu eginez, hautsitako souvenir baten puskak banan-banan jaso ditu zoru hotzetatik, Parisko kaleetatik, bizitzaren korridoreetatik. Zatirik txikienak berreskuratu eta poema labur baina sakonetan berez zuen itxura ematen saiatu da berriro. Bost “borroka eremutan” banatu du bere lehenengo lana. Bidezidor nahasietan, kontakizun estatikotik urrun eta poesiak mugimenduari zor dion abiadura kulunkatsuan berunezko zerupeetan idatzi izan zituen sorkuntzei zentzurako bide eman die. Muturreko hausnarketetaraino luzatu du eskua hauts artetik erreskatatutako oroitzapenetan, izan heriotza, izan existentzialismoa, izan bizitza bera. Lekeda sotilaz itsatsitako sentipenen mapa egituratua da “Itzulera”, amildegiaren goialdean ezkutuan dagoen lautada eta belargune zabalen iradokitzailea.
Barru-barrutik papereratutako asmoen zerrenda mamitua, uzkurtutako sentipenen galbahe mutu batetik irekieraren alde argitasunak bidea aurki dezakeen zirrikituetarainoko bidearen trazua egin du Martin Bidaurrek. Parisko ezlekuetako zuloetan utzitako iraganaren oroitzapen sendoegi batzuetatik norbere egitura emozionala biguntzeraino behar izan dituen arrazoi metaketen ondorio bat da. Inoiz inon egoteko, existitzeari nolabait uzteko nahi baten, itzuli aurreko guda baten kontakizun intimoa.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi