kritiken hemeroteka

8.829 kritika

« | »

Ero hiria / Javi Cillero / Alberdania, 2006

Begiak ireki eta Aritz Galarraga / Argia, 2017-11-05

Reno, Nevada, Ameriketako Estatu Batuak. Euskaldunon iruditerian hiri seinalatua: euskal kolonia garrantzitsua (zeren urrina duen, auskalo), artzain euskaldunaren omenezko monumentua (ados, ez dut txantxarekin jarraituko), are, Center for Basque Studies, euskara eta euskal ikasketak lantzeko ikerketa zentroa. Zilbor behaketa horretatik kanpora zer ordea? Ilun, ez behintzat Las Vegas bizilagunaren argirik. Galdetuko dizu Ero hiria ipuin bilduma honetako pertsonaia batek: “Zer egin daiteke Renon arratsaldeko bostetatik aurrera?”. Aurrerago erantzuteko beste ipuin batean beste batek: “Renon ez dun ezer gertatzen”.

Renon baitaude girotuta hamar ipuin hauetako bat eta bakoitza. Hamarrak irakurrita, ordea, kontxo, ezer ez baino zerbait gertatzen dela esan behar, eta zerbait asko: ez agian zaratots arranditsu artean, baina gehiago lurrazpiko dar-dar apenas atzemangarri eta konstante batean. Emakume eta gizonen (eta are emakume eta emakumeen, eta gizon eta gizonen) arteko harremanak dira nagusi, harreman, nola deitu, batez ere afektiboak —“Flirteatzea da gaur egun geratzen zaigun bide bakarra”—. Jatorri, kondizio, jaidura askotariko emakume eta gizonak, elkar ulertzera edo elkar ez-ulertzera edo gutxienez elkarrekin interaktuatzera kondenatuta daudenak. Mundu guztia biltzen da hartara orriotan, mundu txiki bat, esan dezagun munduaren zabala har lezakeen mikrokosmos bat. Lasai, euskaldunok ere bagaude, zorionez dosi txikietan —“Euskaldunok ez gaituk santujale hutsak” esateko, adibidez; edota aberkide bat “immigraziokoek harrapatu eta etxera bidali ditek”—. Ero hiria, beraz, baina jende erabat normala aterpetzen duena bere baitan, osotoro arrunta, zu eta ni bezalakoa.

Taberna ugari (billar-mahai musika jotzeko oholtza, han-hor-hemen ageri diren hegazti eta piztien gorputz disekatuak), alkohol ugari (azenario-zukua ere bai, tarteka), zinema ugari (“Egungo heziketan hain da sakona Hollywooden eragina”), milurteko berriaren karietara zalantza ugari. Horien artean gertatzen dira hemen gertatu beharrekoak. Eta hasieran egindako galderekin baino, geratuko nintzateke “Renora etorriz gero dena da posible”, “Renon egunak hogeita lau ordu baino gehiago ditu” bezalako baieztapenekin. “Begiak ireki eta gauza asko ikusiko dituk Renon”. Besterik ez bada, Javi Cilleroren eskutik.

Azken kritikak

Gari errearen urrina
Fertxu Izquierdo

Maddi Galdos Areta

Erreplika
Maialen Berasategi Catalan

Asier Urkiza

Gorputzen aldiriak
Nerea Arrien

Nagore Fernandez

Nola esaten zaio agur ama bati
Uxue Razkin

Peru Iparragirre

Mari-alderrai
Colette

Aritz Galarraga

Erreplika
Maialen Berasategi Catalan

Ibon Egaña

Hegal egiten
Eneko Bidegain

Mikel Asurmendi

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak