« Ahots arrunt lazgarriak | Krisiaren hiztegia »
Pekineko kea / Beatriz Chivite Ezkieta / Pamiela, 2017
Yin eta yang Igor Estankona / Argia, 2017-09-03
Txina, azken laurogei urteotako mila milioi pertsonaren eguneroko mirakulua, Maorena eta Zhou Enlaiena, 7.000 kilometro egin zituen herriarena —80.000 atera ziren, 10.000 eskas iritsi—, Konfuzio eta Leninen eta lau mila urteko historiaren nahaste hori, Txina txikia eta erraldoia, gure garaiko transformaziorik handiena hartu du Beatriz Chivite Ezkietak (Iruñea, 1991) eta liburu bat atera zaio “umamia”-ren antzekoa. Ahaztu betiko mingotsa, gazia, garratza eta gozoa bakarrik dela mundua. Bosgarren zaporea dakar Pekineko keak.
Pekineko kea da ingurugiroaren degradazioa gordinen ageri den herrialdeko gandu industriala, baina baita poesiaren berezko zetazko gortina argi-irazlea ere: “Limoi zati bat mozten/ gogoratzen dut,/ balkoian etzanda/ eskuan gintonik bat/ eta aurpegian liburua”.
Pekineko kea ez da aurten irakurri dudan tesi burutsuena, ez da azken aldian iritsi zaidan testimonio poetiko bihotz-urragarriena. Pekineko kea ez da gau osoan loa galarazi didan irakurketa joria. Pekineko kea da aspaldian irakurri dudan liburu fresko, iradokitzaile, interesgarriena. Eta badauka beste bertute bat oso karua dena: entretenigarria da.
Beatriz Chivitek Txinan emandako ikasturtean idatzitako liburu honetan ez datoz hango kontuak bakarrik. Gainditu egiten ditu hangoa zein hemengoa, kontzeptu duda-mudazko horiek: “Mahuka gabeko kamixeta xuriko gizon zaharrak/ izerditan blai eguzkitan dauden sabelak,/ norantz begiratzen dute begi zorrotz hauek?/ Denboraren urratsetara/ eta eguerdiko siestetara?/ Houhai lakuko seietako eguzkira/ edo Txinako aldakuntzetara?/ Metamorfosi eta mutazio ulertezinetara”.
Misterio hori da, mutazio ulertezinena, liburu hau berezi egiten duena. Paisaia begiesten duten begien paisaia, apenas iritsi ez den udaberri oraindik izoztua, amorrarazitakoaren etsipena, herrimina… dena kabitzen da, epigrama findu eta birfindu batean lez, Chiviteren poema batean. Zeren irudi unibertsalen poemategi honetan finak eta handiak aurkituko dituzu, biak batera. Gauza itzelek jendeen baitan sortzen duten dardara ia hautemanezina batetik, eta gauza txikien oihartzun biderkatua bestetik. Zintzo dedikatzen die idazleak liburua gai eternoei, edertasunari, amodioari, denboraren tatuajeei, baina gaien pisua igarri barik idazten du haien gainean, ontzia bezala igarotzen da, markarik utzi gabe, itsasoetatik. Bidaia fisikoa barne-bidaia bihurtua, Pekineko kea ez da poesia, ezpada bizitza poetizatua.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi