« Euskal nazioaz | Gerrak ez du emakume aurpegirik »
Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama / Alaine Agirre / Elkar, 2017
Bere buruaz Javier Rojo / El Diario Vasco, 2017-08-19
Alaine Agirrek irakurle helduentzat idatzi duen hirugarren eleberriak “Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama” du izenburua. Aurreko liburuetan bezala, idazleak bere eleberria eraikitzeko erabili duen gai nagusia bere burua delarik, zaila egiten da liburu honen izaera zehaztea. Edonola ere, aitorpenetik edo kasu kliniko baten deskribapenetik hurbil dago idazlan hau. Aurrekoetan bezala, idazlearen parekotzat hartu daitekeen narratzaile batek (A letrarekin identifikatuta agertzen dena) azaltzen du bere gaixotasun mentalaren bilakaera, kasu honetan narratzailearen eta honen amaren arteko harremanetan zentratuta. Harreman hauek, bestalde, aukera ematen diote narratzaileari bere inguruari buruz pixka bat hitz egiteko, zeren familia kontuak-eta ere azaltzen baitira, gainetik bada ere.
Narratzaileak behin eta berriro hitz egiten du bere buruaz, unibertso osoa haren inguruan biraka arituko balitz bezala. Atal laburrez osatuta dago nobela, eta honek mosaiko itxura eman dio idazlanari. Atal horien bidez kontatzen diren pasarteetan narratzaileak jarrera bikoitza erakusten duela ematen du. Bere buruarekiko, narratzaileak bere izaera, bere gaixotasuna, bere mugak onartu beharra erakusten du, bizitzan aurrera joateko. Besteekiko, ordea, jarrera anbiguo samarra da. Beste guztiek berearekin zor bat dutela pentsatzen du. Edo ulertzen ez zutelako, edo behar zuena eman ez diotelako, edo beste edozein arrazoirengatik, besteak zorretan bide daude narratzailearekin. Narratzaileak, dena dela, barkatzen ikasi du eta batzuetan oso kondeszendientea dirudien jarrera erakutsiz kito egin nahi du zor horiekin, hutsetik hasteko.
Alaine Agirre idazle trebea da, eta introspekziorako ahalmen handia duela erakutsi du orain arte argitara eman dituen hiru nobeletan. Baina gai bakarra du literaturan, bere gaixotasun mentala. Literatura egiteko gai bakar hori erabiltzeak, idazlanetan bere burua hain era nabarmenean biluzteak, nire ustez mugatu egiten du literatur bilakaera. Behin eta berriro gai horretara bueltatzea agian lekukotasun moduan interesgarria izan daiteke. Literaturaren aldetik, ordea, nago irakurleari zerbait gehiago eskaini behar zaiola.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro