« Pertsonaia hausnarketan | Bere buruaz »
Hizkuntza, Nazioa, Estatua / Joxe Azurmendi / Elkar, 2017
Euskal nazioaz Javier Rojo / El Diario Vasco, 2017-08-12
Euskal kultura pixka bat ezagutzen duen edonork jakin behar luke nor den Joxe Azurmendi: hitz gutxitan esanda, euskal abertzaletasunetik sortutako intelektual garrantzitsuena. Idazle honek urtero-urtero argitara ematen du saiakeraren bat, azkena, “Hizkuntza, nazioa, estatua” izenburuko idazlan hau. Iruditzen zait bi ardura nagusi agertzen direla Joxe Azurmendiren idazlanetan. Lehenengoa, euskal nazioaren definizioa izango litzateke. Euskal Herria nazio moduan definitzen du, eta definizio hori esanahiz betetzen saiatzen da bere saiakeretan, abertzaletasuna politikaren erdigunean jartzen dutenek lanabesak izan ditzaten beren planteamenduak defendatzeko. Beste hitzetan esateko, euskal abertzaletasunari oinarri teoriko sendoak eskaini nahi dizkio.
Azurmendi, edonola ere, ez da bere zilborrari begira geratzen den idazlea, eta mundua ere ulertzen saiatzen da. Euskaltasunetik begiratzen du mundua, eta alde marjinal honetatik ikusita ezaugarri batzuk nabarmentzen dira, beste ikuspuntu batzuetatik oharkabean pasatuko liratekeenak. Hauen artean garrantzitsuena agian izango litzateke beren burua nazionalistatzat hartzen ez duten askoren planteamenduak euskal abertzaleenak baino nazionalistagoak direla. Saiakera honetan Azurmendiren begirada iraganera bideratzen da, nazioaren definizioaren atzean zer egon daitekeen ikusteko. Eta Grezia zaharrean gertatutakoa kontuan hartuta, nazioaren oinarrian hizkuntza (eta ondorioz kultura) topatzen du. Edonola ere, Joxe Azurmendik ez ditu bere iritziak plazaratzen euskal nazioan sinesten ez dutenak konbentzitzeko, badaki-eta hori ez dela gertatuko. Erakusten du nazioak historian zehar forma desberdinetan gauzatu daitezkeela eta estatua ez dela nazioak har dezakeen forma bakarra.
Baina nago iritzi hauek bi ahoko ezpata izan daitezkeela, eta euskal abertzaletasuna indartzeko balio duten neurri berberean Espainiako nazionalismoa zuritzeko ere baliagarriak izan litezkeela. Izan ere, norberaren nazioa eztabaidatzen ez den printzipioa da. Batzuetan iruditzen zait gai hauek guztiak nominalistak baino ez direla.
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez