kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Haren zati bat / Josu Penades / Denonartean, 2017

Pertsonaia hausnarketan Javier Rojo / El Diario Vasco, 2017-08-05

Ezaugarri bat nabarmentzen bada Josu Penades Bilbaoren literaturan, ezaugarri hori idazleak bere idazlanetan erakusten duen kezka etikoa da, honelaxe defini daitekeena: gizakiak egin behar duena egin behar du, handik atera daitezkeen ondorio pertsonalak, gizaki horrentzat onak zein txarrak, onuragarriak zein kaltegarriak izan, bigarren maila batean gelditzen direlarik. Horrexek definitzen du jokaera etikoa, eta jokaera hori ikastea gizakiaren bilakaeran funtsezkoa da, hori barneratzen duen momentutik gizaki heldua eta osatua baita. Kezka etiko hau Penadesen literaturaren oinarrian aurkitzen da eta halaxe aurkitzen dugu “Haren zati bat” izenburuko nobela honetan ere.

Ander da liburu honetako protagonista. Ingeniaritza ikasten du Estatu Batuetan eta familiarekin egun batzuk pasatzera etorri da Euskal Herrira. Hogeita bi urte ditu eta bere bizitza bideratuko duen hautaketa baten aurrean aurkitzen da, hautaketa horrek (ingeniaritza ikasketekin jarraitu ala horiek alde batera utzi) bizitzan izango duen tokia determinatuko baitu. Hautaketan faktore askok dute garrantzia, familiaren eta ingurukoen iritziak adibidez, edota pertsonaia bere buruarekin eroso sentitzeak, eta etxean egun horiek pasatzen dituen bitartean haiei buruz etengabe egiten du hausnarketa. Izan ere, hitz hau, ‘hausnarketa’ alegia, idazlanaren ardatzean jarri behar dugu. Narrazioaren aldetik, diskurtso nahiko tradizionala erakusten du nobela honek, hirugarren pertsonan aritzen den narratzaile orojakileak hartzen baitu bere gain kontaketaren hari nagusia. Eta narratzaile honek pertsonaiaren burutik pasatzen dena kontatzen digu, irakurleak harekiko enpatia (sinpatia esango luke narratzaileak) senti dezan. Alde honetatik, ikusgarria da narratzaile horrek galdera erretorikoak erabiltzeko joera, horien bidez hausnarketaren haria bideratu nahiko balu bezala.

Eta kezka etikoak alde batera utzita, narratzailearen diskurtsoan nabarmentzen den pertsonaiaren ikuspuntua ere berezi xamarra gertatzen da, hogeita bi urte dituela kontuan hartuta, bere hitz eta pentsamendu gehienetan saiakera eruditurako joera ikusten baitigu.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak