« Orrialderik onenetakoak | Polderrak eta almitza »
Zer egingo dugu orain opariekin? / Aritz Gorrotxategi / Algaida, 2017
Etsipenerako bidea Javier Rojo / El Correo, 2017-07-29
Aritz Gorrotxategik bederatzi narrazioren bilduma bat eskaintzen du “Zer egingo dugu orain opariekin?” izenburuko idazlan honetan, zeina Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarietan irabazle gertatu baitzen. Narrazio gehienetan antzeko protagonistak aurkitzen ditugu: pertsonaia nagusiak, gaztaroa atzean utzita, helduaroan murgiltzen ari dira, eta aro honetan agertzen zaizkien arazoei aurre egin behar diete. Aldaketa puntu batean aurkitzen direlarik, batzuetan egoera berrira egokitzeko zailtasunak erakusten dituzte. Egoera honetan pertsonekiko harremanak (familia barruan, lanean zein adiskideen artean) dira kezken iturri nagusiak. Batzuetan ipuinetan agertzen diren pertsonaiak seme-alaba txikiak dituzte, eta honek mugatzen du beraien jokaera. Ezin dute nahi dutena egin beraien bizitzak seme-alaben inguruan antolatuta baitaude, ezinbestean. Beste batzuetan, denbora agertzen zaigu pertsonaien arteko harremanak higatzen, behinolako adiskidetasuna hondatzen. Lanean ere agertzen zaizkigu, garai batean amestu ere egingo ez lituzketen baldintzak onartzen. Bizitza arrunteko egoera normalak dira gehienak, baina Aritz Gorrotxategiren ipuinetan aurkezten diren bezala, egoera normal hauek galera moduan aurkezten dira.
Azken urte hauetan, euskal literaturan ohiko samarra bihurtzen ari da horrelako planteamendu ezkorra aurkeztea. Izan ere, pertsonaiak helduaroan sartzen diren heinean beraien bizitzak aldapan behera doazela ematen du, aspaldiko ilusioek zerikusirik ez baitute gero etorriko den errealitatearekin. Ildo honetatik jotzen dute idazlan honetako narrazioek. Edonola ere, idazleak beste osagai bat gaineratu du planteamendu ezkorrean: ironia, erakusten den ikuspuntua gehienbat ironikoa baita. Bizirautearen arazoa gaindituta dagoenean, politika-kezkak dagoeneko bigarren maila batean geratzen direnean, pertsonaiei transzendentziak, edozein delarik ere, huts egiten dienean, bizitzan proiekturik gabe geratzen dira, eta kontrolatzen ez duten joko batean peoi hutsak izatera mugatzen dira, bizitza ikaragarrizko txantxa izango balitz bezala.
Txantxa honetan kokatuta, etsipena da pertsonaien jarrera definitzeko balio dezakeen hitza.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez