« Petrikilo | Etsipenerako bidea »
Hodei berdeak / Jon Alonso / Susa, 2003
Orrialderik onenetakoak Aritz Galarraga / Argia, 2017-07-23
Jon Alonsoren hitz-lauzko lana —bere adar anitzetan: narrazio, nobela, saiakera, horien arteko nahasketa posible guztiak— balio segurua dela badiot, ez naiz orain arte esan gabeko ezer esaten ari. Besterik da hitz-lauzko lan horren barne hierarkizazioa aldakorra izan daitekeela esatea. Esan nahi dut, bere garaian tarte honetara ekarri banuen Camembert helburu, eta aitortu banuen “aldarrikatu beharreko liburua” dela, gaur ekarri nahiko nuke Hodei berdeak, Jon Alonsoren orrialderik onenetakoak bertan daudelako ustean. Noski, hau ez da konpetizio bat, ez bada, orrialde bikainen artean aukeratu ahal izanik, irakurlearentzako pagotxa sekulakoa.
Hodei berdeak, beraz, liburu interesgarria ikuspuntu askotatik, hasteko planteatzen duen jolas metaliterarioarengatik: nobela gisa hasten da kontakizuna —“nobela hori, izan, bada. Edo nobela itxura duen zerbait, behintzat, osorik eta erabat bukaturik ez dagoen arren”—; baina nobela horren gaineko oharrak irakurtzen hasiko gara halako batean —“sasi-nobela horren osagarri litezkeen ohar edo zehaztapen hauek idatzi baititut”—. Azkenerako, ustez lau eskutara idatzitako liburu bat irakurtzen ari garela jabetzeko: “Nire lehengusu Xabierrek idatzi zuen nobela bukatugabearen zirriborroa, baita nik berarekin proiektu honetan ibili nintzen denboran —gehi bere zirriborroa leituta burura etorri zaizkidanak—, idatzi ditudan ohar guztiak ere”.
Hodei berdeak, beraz, liburu interesgarria ez bakarrik egituragatik, berdin harrapatzen dituen kontuengatik. Kokatzeko, kronologikoki, “etorri zen Iruñeko Aberri Eguna, Vuelta a España-n jarritako lehergailua, salbuespen-egoera. Etxebarrieta hil zuten”. Eta politikoki, bada, batetik, geopolitika kontuak, hala nola yankeeekiko harremana —“Francoren Espainia nola pasatu zen etsai izatetik aliatu estrategiko garrantzitsua izatera”—, eta zehatzago EAJk izan zuena —“sozio erabilgarriak izan ziren garai batez”—; baina interesgarria, batez ere, indarkeriaren gaineko dilemaz ari delako, eta gurean sentsibilitate diferenteek borroka armatuarekiko hartu zuten jarreraz: “EAJk borroka armatuaren justifikaziorik onartzen ez duen honetan, bere jarrera beti ‘baketsua’ izan dela dioen honetan, garrantzizkoa da gogoraraztea ez zela hori bere jarrera 1968-69 urteetan”. Tesi orokorra izanik gurea ez dela zeozer originala, nabarmenduz “gure pieza-izaera, gure txikitasuna, gure nazioartekotasuna”, eta berriz ekarriz ideia higatu baina zentzurik batere galdu ez duena: “Aje edo bestondo izugarria bezalakoa da gurea (…) mozkor historiko baten ondorioa”.
Hodei berdeak gaurkoan, beraz, Jon Alonsoren orrialderik onenetakoak bertan daudelako ustean, eta auskalo garai buelta hartako, XXI. mende hasierako euskal literaturako orrialderik onenetakoak.
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Irati Majuelo
Basatiak
Maria Reimondez
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Zerua hemen
Oihana Arana
Paloma Rodriguez-Miñambres
Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola
Mikel Asurmendi
Garondoan
Gorka Bereziartua
Asier Urkiza
Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa
Nagore Fernandez
Kantu leuna
Leila Slimani
Maialen Sobrino Lopez
Odola kantari
Unai Elorriaga
Mikel Asurmendi
Bihotzean napalma
Pol Guasch
Irati Majuelo
Izatearen arintasun jasanezina
Milan Kundera
Aritz Galarraga
Zerua hemen
Oihana Arana
Ibon Egaña
Espekulazioak
Arrate Egaña
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Asier Urkiza