« Etsipenerako bidea | Amaren heriotzak sortutako minetik »
Lur bat zure minari / Jose Luis Otamendi / Susa, 1995
Polderrak eta almitza Castillo Suarez / 111 aldizkaria, 2017-08
“Errukirik gabe maite duen jendea gara”.
Erraza da maitasun poema bat idaztea. Zailena da maitetasun poema on bat idaztea. Bakarrik gaudenean. Lekukorik gabe. Isiltasunean. Neurririk ematen ez dugula. Ezinean. “Mindutako poemak idazten ari naiz ilunean ikustekoak”. Maitetasun poemarik onenak erdizka eginda direnak baitira. Maiteko ez bagaituzte ere berdin gisan egingo genituzkeenak. Gure maitasuna galarazia zegoenean idatzi genituenak.
Maitetasun poemarik onenak dira isilean zerbait daramatenak.
Kaltea dakar maitetasunak. “Aspaldi erabaki zen garaipena adina sufrituko dugula maitasuna”. Izan ere, maitetasun poemak doluzkoak dira ere bai. Maitetasunaren tamainaz ohartzen garelako elkarren premiari beste izen bat ematen diogunean. “Eta elkarren premiari iritziko diogu askatasuna”. Maitearen gorputzean gure hatz markak desagertu direla jabetzen garenean. Ez garela elkarrekin hilko. “Maite zaituenak baino ez zaitzake galdu baldintzarik gabe”.
Maitetasuna ez da hautazkoa, herra aukerakoa ez den bezala.
Liburu honetan ikasi genuen zer ziren polderrak, itsasoari irabazitako lurraldeak alegia. baina ez genuen jakin aberria edo atzerria ziren lur haiek. Norbaitenak ziren edo inorenak ez. Eta ezinegona sorrarazten zigun atzeko hura itsasoa zela jakiteak. Desegonkorrak dira padurak. Zuloz beteta daude. Baldintzapekoak dira, maitetasuna bezala.
Min ematea eta maitatzea gauza bera dira maiz. Auzoa eta harresiaz kanpokoa ere askotan ez dira bereizten ahal.
Zer zen almitza ikasi genuen ere bai. Aziendarendako bazka dela ezagutu genuen, hazi eta hazi egiten dela. “Eta almitza bihotzeraino haztera dabil”. Lehortu behar dela jatera eman ahal izateko. “Almitza hazten den lekuetan bizi gintezke”. Belar ona toki egokia da maitasunerako. Baita aparkalekuak ere.“Hipermerkatuetako aparkalekuak dauzkagu igandeetan elkar maitatzeko”.
Maitetasuna paraje bat da. Urak har dezakeena. Belarrez bete daitekeena. Edo autoz. Edo bonbaz.
Ni, zu, zuek, gu. Ez ditut bereizten poemotan. Han eta hemen. Hutsunea eta maitea. Maitetasuna eta herra. Maitatzea eta min eman nahi izatea; min ematea maitatu nahi denean. Susana Arregi eta Germán Rubenach. Atzo eta bihar. Biluzia eta jantzia. Ustez gure aurka dagoena gure alde dagoelako usu. Maitetasuna etengabe ari delako norabidea eta noranzkoa aldatzen. Geratu egiten bada beste zerbait bihurtzen da, deitu arnasa, nahi baduzu. Ezin abandonatuzkoa da. “Nire maitetasuna erabakita dago”.
Zerua bezalakoa da maitetasuna, ederra eta urruna.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi