kritiken hemeroteka

8.826 kritika

« | »

Politika zikina / Iñaki Irasizabal / Elkar, 2017

Joko politikoa Javier Rojo / El Correo, 2017-04-29

“Politika zikina” izenburua duen nobela labur honetan Iñaki Irasizabalek alde batera utzi du bere literaturgintzan ohikoa den bidea. Izan ere, idazlea batez ere nobela beltzak idazteagatik da ezaguna, eta kasu honetan, nobela beltza ez baizik-eta thriller politikoa eskaintzen du, liburu honetan agertzen dena horrela deitzerik baldin badago. Politikaren azpiko hari ezkutuak agerian jartzen saiatzen da idazlea, eta izenburutik bertatik argi dago zein den jarrera. Agerikoaren azpian dagoena uherra da oso, nahasia, joko zikinaren esparrua. Horixe da liburuaren planteamendu orokorra. Hori gauzatzeko, idazleak Euskal Herriko hiri batean (ez da adierazten zein den) udal politikan eta alderdi jakin batean (PSE-EE) zentratuta dagoen argumentu bat erabili du. Udal hauteskundeak direla-eta, alderdi horrek pentsatu duten baino emaitza okerragoak atera ditu, eta horren ondorioz, azpiko borrokan hasten dira hurrengo hauteskundeetan hautagaia nor izango den erabakitzeko. Alderdi horretako zinegotzi batek (Martak) erabaki du borroka horretan sartzea, eta bere kanpainaren antolatzaile moduan bere mutil-laguna (Joseba) arituko da. Narrazioa lehenengo pertsonan kontatuta dago azken pertsonaia honen ikuspuntutik. Pertsonaia honek joko-teoria behin eta berriro aipatzen du, kanpaina politikoa horren arabera gauzatuko balitz bezala. Eta nahi izanez gero argumentuan agertzen diren urrats desberdinak xakea bezalako joko baten mugimenduak balira bezala irakur daitezke, alde batekoek zerbait egiten dutenean, beste aldekoek kontraeraso bat prestatzen baitute, partida irabazteko asmoz.

Aipatzen den hiria hipotetikoa bada ere, argumentua klabe errealistan ulertu behar dela ematen du, benetan gertatzen denaren isla alegia. Eta honetan ikusten dut nobela honetan agertzen den arazorik inportanteena, bi galdera hauen inguruan planteatzen dena: zergatik joko hori momentu zehatz horretan? eta zein da joko horren benetako helburua? Nobela irakurri ahala, galdera hauen erantzuna gero eta lausoago dela iruditzen zait-eta.

Edonola ere, ezin ahantzi daiteke istorioan parodia ere badagoela, eta parodia hori errealismoaren gainetik altxatzen da askotan.

Azken kritikak

Nola esaten zaio agur ama bati
Uxue Razkin

Peru Iparragirre

Mari-alderrai
Colette

Aritz Galarraga

Erreplika
Maialen Berasategi Catalan

Ibon Egaña

Hegal egiten
Eneko Bidegain

Mikel Asurmendi

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak