« Argentina, narrazioa eta zimurrak | Kixoteren lurraldean »
Azken zakatzak / Martxel Mariskal / Susa, 2017
Mariskalen poemek ez dute musikarik behar Gorka Bereziartua / argia.eus, 2017-04-06
Liburuaren hegaleko informazioak oker egon behar duela pentsatu du lehenbizi: izan ere, horren arabera, idazleak aurretik nobela bakarra publikatu du. Eta gaztelaniaz. Berak ordea irakurriak dizkio gauza asko euskaraz. Ez al zeuden liburuetan? Segundo erdi behar konturatzeko Martxel Mariskalen testuak, ostegun honetan aurkeztu duen Azken zakatzak liburuaren aurretik, kantuen bidez irakurri dituela.
Beti Muganeko kide izan zen, 1990eko hamarkadako euskal talde interesgarrienetako bat. Baxua jotzeaz gain, abesti ezagunenetako batzuen hitzak bereak dira: Filosofi aldaketak (“ez gera inoiz asetuko, Jack Kerouac non ote dago”), Homo homini lupus iluna edo Nagore Santamariak modu ahaztezinean kantatzen zuen Moztu ilea (“HIESak jota gaixotuko banintz, egingo al zenuke amets nirekin?”).
Geroztik Bidasoaldeko beste talde batzuentzat ere idatzi ditu hitzak, Dut edo Lisabörentzat adibidez. Bere eskuetatik atera ziren Haize eza himnoaren letra (“bandera trapu bat da haizerik ez badabil”), baita Animalia lotsatuen putzuaren hitz guztiak ere.
Aurrekari horiekin, ez da harritzekoa liburuak musikazaleen artean ikusmina sortu izana. Lehen irakurrian sentsazioak diferenteak dira kantuen aldean, haiekin lotzen dituen hari bat badagoen arren. Hor daude besoan tatuatzeko moduko esaldiak eta treneko bagoi batetik begira bezala pasatzen diren irudiak (“errimel arrastoak irensten dituzten konketak / eta alkoholezko malko lodi mingotsak /eta konorte nahasiaren lerde adierazkorra / bata bestearengan lagatzen ditugun ondareak / grafiteatutako garezurrak”).
Ez dago ordea gitarra distortsionaturik, bateria sinkopaturik, garrasirik. Eta askotan abestietan entzuten diren hitzekin zalantza hori sortzen den arren —ea musikarik gabe funtzionatuko ote duten—, kasu honetan ez da faltarik sumatzen. Aspalditik genekiena konfirmatzera dator Azken zakatzak: Martxel Mariskal poeta zela, poema-libururik argitaratu gabe zeukan arren.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez