kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Kixotenean / Iñigo Astiz / Elkar, 2016

Kixoteren lurraldean Javier Rojo / El Correo, 2017-04-09

Iaz, 2016. urtean, Cervantesen mendeurrena ospatu zelarik, Iñigo Astiz Kixoteren lurraldera abiatu zen Cervantesen pertsonaiaren bila. Mantxan zehar egindako bidaia horretan topatutakoekin hainbat artikulu idatzi zituen “Berria” egunkarirako. Gero artikulu horiek liburu moduan agertu dira, “Kixotenean” izenburuarekin. Liburuak Astizen testuak ez ezik, Maite Mutuberriaren ilustrazioak ere aurkezten ditu, testuaren osagarri. Liburuan zehar, Astizek behin eta berriro azpimarratzen du fikzioaren eta errealitatearen arteko erlazioa, batez ere adierazteko bi osagaien artean dagoen muga dirudien baino lausoagoa dela, askotan ez baitago jakiterik non bukatzen den bata eta non hasten den bestea. Biak ala biak elkarren eraginpean baitaude. Halaxe gertatzen da Cervantesen obrarekin eta halaxe gertatzen zaio Astizi Mantxan pertsonaiaren bila dabilelarik. Leku guztietan esaten dute toki hura hartu zuela oinarritzat Cervantesek halako atal bat idazteko Kixotea-n. Dudarik gabe. Zalantzarik gabe. Frogarik gabe. Astiz pertsonaiaren ibilbidearen atzetik doa bere liburuan, Cervantesen obran aipatzen diren lekuetan geldituz. Eta pertsonaiaren ibilbidea erakutsi nahi duelarik, paisaiarekin egiten du topo. Nire ustez, hauxe da liburu honek duen puntu interesgarrienetako bat: Astizek lekua eta giroa (udako bero itogarria) era miresgarrian islatzen dituela, sentitzeko moduan aurkezten baitu giro hori. Deskribapenak zehatzak dira eta momentu bakoitzean hitz egokia aurkitzen du.

Interesa pizten duen bigarren puntua idazlearen ikuspuntua da. Fikzioaren eta errealitatearen arteko muga lauso horretan kokatzen delarik, bere begirada ironikoa da, bai baitaki kontatzen dizkioten gauzak ez direla gehiegi sinestekoak. Baina ironia horretan ez dago inolako burlarik. Bestalde, Kixoteren bila doalarik, ez du ahaztu Cervantesen idazlanak euskal itzulpengintzan utzi duen arrastoa.

Iaz, batera ospatu ziren Cervantesen eta Shakespeareren mendeurrenak, eta Cervantesena nahiko oharkabean pasatu dela ematen du. Iñigo Astizen idazlanak Kixotea (berr)irakurtzeko gogoa pizteko ahalmena du… eta ez ahaztu: Cervantesen nobela unibertsala delarik geurea ere bada.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak