kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Oraingo gazte eroak / Joxe Azurmendi / Enbolike, 1998

Zer ari zaigu gertatzen? Aritz Galarraga / Argia, 2017-02-26

Markos Zapiainen Zenbait terrorista (Txalaparta, 2003) lanean aipatzen zen behin baino gehiagotan: Oraingo gazte eroak (Enbolike, Irun, 1998). Ez Espainolak eta euskaldunak, ez Demokratak eta biolentoak, ez Joxe Azurmendiren bibliografian nabarmendu diren gainerako izenburuak. Oraingo gazte eroak, gauza interesgarriak esateko gainera: “Beharbada Kronos ez da Goyak pintatu duen agure zahar terriblea, umeak jaten, eta bai gazte harro bat agure zahar gaixoak jaten?”, 1955-1965 bueltako gazteek gurean ekarri zuten haustura ilustratzeko. Behin galdetu ahal izan nion Zapiaini, Azurmendiren liburuaz baino, Joxan Elosegirekin batera sortu zuten Enbolike desagertu hartaz: “Euskarazko saiakera eta gogoeta sustatzea zuen helburu. Xoxari ordea ez genion merezi adinako garrantzirik eman eta hondoratu ginen”.

Emaitza bakar, beraz, Azurmendiren liburua, zeinak Gogoetak ETAren sorrera inguruko kultur giroaz eta gaurkoaz daukan azpititulutzat. Liburua berez hitzaurre bat zen —Nemesio Etxanizen gutunketaren bilduma ireki behar zuena—, “han eta hemen zerbait osatu eta luzatua”. Igartzen zaio hitzaurre zela, ez da erabat garbitu: “Irakurleak laster irakurriko ditu” dio, baina gero ezin irakurri eskutitz trukea. Ez da hil ala bizikoa: testua dugu, bere horretan, irakurlearen jakin-mina asetzeko modukoa. 1955-1965 bueltako garai haren erradiografia zehatz-zehatza delako batez ere —“Batzuetan pentsatzen dut (…) gure arazoa belaunaldi bakarrean lau mende eta hiruzpalau iraultza batera bizi behar izatea dela”—; halaber gurea Europa mailan eztabaidagai zenarekin elkarrizketan jartzen duelako (“Moderniak gure artean erakusten zuen aurpegi —eta arima— erreakzionarioaren aurka izan da, zeren aurka altxatu den gazteria Euskal Herrian ere”); eta hori erreferentziazko autoreak aipatuz egiten delako —“Merleau-Pontyk asko inpresionatu zuen Rikardo Arregi”—.

ETAren sorrera inguruko kultur giroaz, orduan, bai, gaurkoaz aldiz ez da hainbeste luzatzen: “60. urteetara ari gara itzultzen berriro, nik uste. Dena da diferentea, eta dena antzekoa. Establishment kontzientzia on osoaren jabe ikaratu batek, berriz ere gazteria ero bat ezin du ulertu”. Gure esku geratzen da, hartara, 1960ko hamarkadakoa zenbateraino den, ez bakarrik XX. mende bukaerakoa, berdin egungo egoeraren antzekoa. Azurmendiren “Zer ari zaigu gertatzen?” galderak, gaur, jarraitzen du izaten erabat pertinentea. Halere, filosofoaren nahikaritik ez ote gauden sobera urrun oraindik: “Guk ez dugu denok berdin pentsatu, berdin ibili nahi. Euskal Herriak artxipelago bat izaten jarrai dezala nahi genuke, mila unibertso txiki diferente, baina edonondik edonora joatea libre —libre itsasoa—, eta irlen artean dialogoa beti bizi-bizi”.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak