« Isiltasuna aterpea da | Nortasun aztarrenen arrastoan »
Aho bete amets / Yolanda Arrieta / Denonartean, 2016
Haurrak eta poesia Javier Rojo / El Diario Vasco, 2017-02-25
Yolanda Arrietaren eskutik heldu zaigun azken idazlana saiakera liburu txikia da, izenburutzat “Aho bete amets” eta azpititulutzat “Ahozko haur poesiaren alde” duena. Izenburu poetikoaren ondoren, azpititulu analitikoak jakinaren gainean jartzen du irakurlea, bertan aurkitu duenari buruz. Ahozkotasuna, haur mundua eta poesia elkartzen dira orrialde horietan zehar, hiru osagai horiek batzean sortzen den zer (zehaztugabea da-eta) misteriotsuaren aldeko aldarrikapenean bilduta.
Hizkuntzaren jatorrietara jotzen du Arrietak, eta jatorri horretan poesia dagoela ikusten du. Jatorrira jotzea zentzu hirukoitzean ulertu behar dugu. Alde batetik, hizkera analogikoa erabiliz, hizkuntzaren jatorrian “ontogenesia” eta “filogenesia” agertzen direla esan daiteke. Haurrak bere garapenean izaten duen bilakaera eta gizakiak gizaki izateko izan duena bat bera direla ematen du. Misteriotik mundua antzematera eramaten duen bilakaera, alegia. Eta bilakaera honen lehenengo momentua poesia agertzen zaigu, J.K. Igerabidek dar-dar hizkera deitzen duen eta erritmo esentzialarekin lot daitekeen hura sortuz. Baina, bestaldetik, ontogenesiarekin eta filogenesiarekin batera, pertsonak komunitate baten kide bihurtzen dira.
Gizarteratze prozesua, beraz. Planteamendu honekin, eta idealismoa oinarri, idazleak ahozko haur poesian nabarmentzen diren osagai afektiboetan sakontzen du, era oso pertsonalean. Arrietak poesiaz hitz egiterakoan ez du gaia objektu moduan erabiltzen, poesiaz hitz egiterakoan bere buruaz ere hitz egiten baitu, objektuaren eta subjektuaren arteko mugak gaindituz. Eta gai hau azaltzeko, genero bitxia hartzen du esku artean: sehaska kantuak, itxuraz garrantzirik gabekoak diruditen poema horietan jatorrizkoak, hasierakoak eta oinarrizkoak bat egiten baitute, haurraren neurriko mundu bat osatuz. Liburu hau, edonola ere, ez da tradizioaren azterketa, tradizioan oinarrituta, etorkizunari begira idatzita dago-eta.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez