« Gaitza zer den | Egia biluzik »
Hamar manamenduak / Xabier Etxaniz Rojo / Erein, 2002
Arauak hautsiz Javier Rojo / El Correo, 2003-01-22
“Hamar mandamenduak” deitzen da Xabier Etxaniz Rojoren narrazio liburu hau, nahiz eta hamaika izan bertan agertzen diren mandamenduak eta ipuinak. Mandamenduek, aginduek, beti dute berez, haiek ez betetzeko joera, kontrakarrean ibiltzeko tentazio liluragarria. Debekuek, antza, gonbidatzen dute debekatutakoa egitera, aginduei muzin eginez. Premisa honen gainean eraikita agertzen bide dira liburu honetako ipuinak. Mugan, gizartearen mugan, normalitatearen mugan zein zorotasunaren mugan, dauden pertsonaiak izaten dira istorio hauteko protagonistak. Eta mugan dauden pertsonaia hauek, hamar mandamenduen itxurapean gure gizartearen oinarrian dauden arauak hausten dituzte. Pertsonaiak, agian, eskematikoegiak dira, eta idazleak kontatzen dituen istorioetan sorpresaren bat gordetzeko asmoa badu ere, azkenean, nahikoa errez aurreikus dezake irakurleak istorio hauetan azalduko zaiona, behin eta berriro paradoxa erabiltzen baita. Umore falta ere ez dute istorio hauetako batzuek, baina honelako planteamenduen gainean egindako liburu batean espero daitekeenez, umore beltza da bertan nagusitzen dena. Edonola ere, liburu koherentea egiten saiatu da idazlea, halako egitasmoari hasieratik eta bukaeraraino ekinez.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi