kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

Errautsera arteko sugarra / Imanol Zurutuza / Elkar, 2002

Gaitza zer den Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2003-01-19

Zalantza izan dut une batez izenburu zaileko liburu honi jeneroa jartzerakoan, ez bainekien saiakera ote, ala poesia. Azkenik eleberria jartzea erabaki dut, jakinik, eleberriak, gaur egun bederen, saiakeratik hartzen duela arnasa, poesiatik bezainbat. Baina “eleberri” hitzak ere ez du erabat laburtzen liburuak bere osotasunean, bere handitasunean, bere neurriz kanpoko zabalkundean, esan nahi duena. Nago liburua ibaiaren irudiarekin aldera daitekeela (ez naiz horretan oso orijinala; liburu-ibai asko dago munduan, ibaiarena baita metaforetan zaharrena ez bada ere, zaharrenetakoa bai), ibaia iturri baita hasieran bederen, gorputza hartzen du gero, besoak eransten zaizkionean, eta azkenik itsasoarekin elkartzean ez jakin non ote ibai eta non itsaso, non ote burua. Halako tankera du liburuak. Hasieran idazlearen gogoeta, hustu-nahi edo behera beharra (nahiz hirugarren pertsonaz mozorrotu, idazlearen nia oso agerikoa da); gero testuak bere bidea hartzen du aurrera ahala, gizendu eta aberastu
egiten baita, historia (liburuak historia bat kontatu nahi du, idazleak gertu-gertutik, minetik minera, bizi izan duena), eta azkenik ez jakin amaitzen den ala, bestela, berriz hasteko prestatzen den. Gaitza du liburuak gaia, gaixotasunaz haratago den gaitza, gaitz guztiak ez baitira gaixotasun, eta gaixotasun guztiak ez gaitz ere. Gaitzaren nondik norakoa jakiterik ez dagoenez, gaitzaren jokaera ez baita arrazionala; gaitzaren iturburua non dagoen asmatzerik ez dagoenez, ez baitago toki zehatz batean; gaitza sentipen hutsa denez, gaitzari buruz jardun beharrean, gaitzetik ihes egiteko saioa da idazleak prestatu diguna. Gaitza izendatzea gaitzaz jabetzea baita, eta sendagarri ez bada ere, baliagarri zaio idazleari; izendatzen duguna geure egiten baitugu, lagun gisa. Geure egiten duguna eramangarriago zaigu, geure egin ez duguna baino. Horrela, liburuak hitzak dakartza, hiztegi batean bezala, hala “izu” nola “kontsolamendu”, hala “dolu” nola “esperantza”. Gaitza zer den ezagutzea lortu duen idazle baten liburua da; kontsolamendu bila abiatuta agian. Lortu duena, ordea, testu eder eta liluragarria da, min artean sortutako lorea bezalakoa.

Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak