kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

Ortozik / Gaizka Amondarain / Zertu Kultur Elkartea, 2002

Poesia, isilik oihukatzeko baliabidea Aritz Zubiate / Gara, 2003-01-18

Herri aldizkarigintzatik datorren ekimena da Ortozik honen argitaratzea. Bizkaiko Arratia, Ubide eta Zeberioko “Begitu” euskarazko aldizkaria plazaratzen dute Zertu-koek apiriletik. Orain, eskualdeko autore gazte honen lehen lana dakarkigute, harrobia lantzen beraz, autoedizioa eta zelan edo halango “do it your self”aren jarraitzaile. Produktu landua da ordea, formatu bereziduna eta Maite Yurrebasoren ilustrazioz dotore jantzia dago. Eta merkea. Ideia txukuna editorialetatik at gelditutakoek`ere irakurleengana heltzeko aukera izan dezaten.

Poeta gaztea da Amondarain: hogei urte. Belaunaldi, talde edo bandaz hitz egitea inoiz baino zailagoa den garaiotan, salbuespenarekin egiten dugu topo. Izan ere, nahiko argi daukagu Aramaioko Manex Agirre, Arrasateko Iraitz Agirre, Oihan Zubizarreta eta Eneko Barberena edo Amondarain bera afari lagunak baino zerbait gehiago direla. Mundu ikuskeran oinarrizko adostasuna erakusten dute behintzat, eta hainbat antzekotasun idazkeran. Gorde eta erre beharrekoa zein den oso argi dutenetakoak dira, gaztetasunak damaien harrokeriaz bizitzari aurre egiten diotenetakoak. Oinetakorik gabe, ortozik ibiltzea, zaratarik atera barik, gogorregi zapaldu barik, suabe-suabe. Hori izan daiteke liburua definitzeko erabil daitekeen metaforetatik bat. Horrela, hondartza hutsak, malenkonia, bakardade ukituak ere badira, topiko poetikotzat jo izan den “bihotz erituaren sindromea” dei dezakeguna. Hala ere, aurrera gogoz egiteko borondatea ere erakusten du autoreak, poesia gaztea darabil, bizia, mundua irauli gura duena, atzekoz aurrera jarri. “Gu izan gara”k harrokeria dakar, begietara zuzen botatakoa soa, txikitasunetik ernetako oihu mingotsa.

Bidaia bezala irudika dezakegu Ortozik. Etsipen beltzenetik abiatuta (“Hondartza, hutsak gara”), “Xake partidetan” barneratzen gara, hartu beharreko erabakietan eta bizitzan zehar egin beharreko aukeretan. Guztia “Azken mugarria, hirian” bukatzeko, etengabeko bidegurutzearen aurrean berrezartzen gaituena.

Erreferentzia esplizitoak aurki ditzakegu testuan zehar, Eduardo Galeano hangoen artean eta Xabier Montoia hemengoen artean. Lehenengoaren “hitz ibiltarien” gorazarre, omenaldi eta moldaketa egiten du Amondarainek, ekarpen europarra primitibismo indigenista aberasteko. Bestalde, Montoiaren aipu batek poema bat gorpuzteko balio dio. Denborarekiko obsesioa erakusten du autoreak honetan, irautea, hareazko erlojuaren metafora usu agertzen delarik. Gauzak horrela, agian mito poetikoen konbentzionalismoak gehiegi jota dago, bere ahapaldietan malditismo lirikoaren antzeko zerbait nabari da eta.

Garbi dago poesiak, logikaren zurruntasunetik alde egiteko balio beharrezko duen pozima magikoa eskaintzen diola Amondaraini (“Lau hormadun hirukia”). Egungo mundu “ordenatuaren” aurrean gutxieneko esperantza aldarrikatzen du eta, beste askok bezala, “beste mundu bat posible dela” diosku orriotatik. Posible, eta beharrezkoa. Injustiziaren salaketa ebidentea bihurtzen da. Honek ez gaitu eraman behar “agitprop” erako poesia soziopolitiko eta panfletarioarekin identifikatzera. Agian gehiago izango da iradokitzen duena esaten duena baino. Edo okerreko inpresio pertsonala.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak