« Trajedia | Bohumil Hrabalen “docta ignorantia” »
Deserriko karrikak / Mikel Ibarguren / Susa, 2002
Euskal Deserria Javier Rojo / El Correo, 2003-01-15
Mikel Ibargurenek “Deserriko karrikak” deitzen den poema liburua idatzi du. Izenburutik bertatik, idazleak bere poema liburuan islatu nahi duen jarrera argi gera dadin nahi du eta honelaxe laburbil liteke jarrera hori hitz gutxitan: euskalduna izatea beti ere deserrian bizitzeko forma bat baizik ez da. Jarrera hau neurri handi batean existentzialismoarekin lotu daiteke, deserrian bizitzea existentziaren beraren metafora baita.
Baina poema liburu honetan deserriaren irudia egoera jakin batekin lotuago dagoela ematen du. Abesti ezagun batean esaten zenaren ildotik, Euskal Herria bera deserria izan daiteke, besterria nahi bada, Euskal Herriari buruzko proiektu zehatz baten ikuspuntutik ikusita, Euskal Herria burujabea ez den aldetik atzerria dela aldarrikatzen duen ikuspuntutik, alegia. Planteamendu honetan deserriaren irudi nagusi hau bakartasunarekin bat eginik dago. Errealitate gordinetik eta borroka iradokitzen duten irudietatik hartutako osagaiak (ez dakit zenbat aldiz agertzen diren “lubakia” bezalako hitzak), bestaldetik, nabarmen agertzen dira poema liburu honen bazter guztietan. Izan ere, lirikoa izan nahi luke, baina tonu epikoak gainez egiten du, baita gutxien espero liteken momentuetan ere.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez