« Eta ironia lur | Euskal Deserria »
Hamlet / William Shakespeare (Juan Garzia Garmendia) / Ibaizabal, 2002
Trajedia Igor Estankona / Deia, 2003-01-14
Gorteko altzarietan eta mahaian egoki esertzeko moduan soilik igartzen zen errenazimendua Shakespeare jaio zenean. Ingelesa ez zuen ia inork ezagutzen. Baina Ingalaterra “barbaroa” loratzen hasia zen. Haren nagusitasunean ere somatu zen, XX. mendera arte, nahaste hori: basakeriaren eta gentlemenen inperioa. Idazlea 1564ko apirilak 23an jaio zela uste da, 24an bataiatu baitzuten. Batzuek diote harakin ibili zela eta familiak gorriak ikusi zituela, beste batzuek diote eskolan maisu izan zela. Ez dakigu aztorearekin ehizan ibiltzen zen edo ez eta herriko bake-epailearen lurretan uso bila zebilelako bota ote zuten herritik. Londonera 1588an heldu zela dioenik badago eta dudan jartzen duenik ere bai.
Gerokoa ezaguna da, baina. Arrakasta, txaloak eta halako zapore gazi gozo bat, garaiko ikusle eta irakurleek somatu ezin zutena. Denborarekin asko idatzi eta hausnartu da Shakespeareren aberastasunaren inguruan. Batzuetan liburua hartu eta irakurtzea izaten da onena, obren gaineko teoriek kutsatu bako irakurketa aberasgarrian murgilduz.
Orain Juan Gartziak “Hamlet” itzuli egin digu eta Ibaizabalek argitaratu: Literatura Unibertsala saileko ehungarren zenbaki borobila are gehiago borobiltzeko titulu ezin hobea. Liburua esku artean hartzean sentipen arraro bat izan nuen, paperak iraun dezakeena baino gehiago iraungo duten liburuek sortzen dutena. Era askotako tragediak daude. Batzuk beste batzuk baino agerikoagoak dira, baina William Shakespeareren “Hamlet” tragedia guztien ama da, tragedia guztien ispilua orain dela lau mendetik hona.
Erdi aroko teatroa behin betiko gainditu zuen Stratford-upon-Avongoak. Garaiko antzerki-lanen gehiegikeriak alde batera utzi eta kontzentrazio eta leuntasun dramatikoa landu zituen. Hamleten zorakeria sakona ere, itxura batean, neurtua da. Bere jokaerak iritzi desberdinak sorrarazten ditu pertsonaien euren artean: Maitasuna da? Aitaren galeraren oinazea da? Mendekuaren itsutasuna da? Seguruenik hiruretako batek ere ez du erantzun osoa eskaintzen. Mendekua behar bada ez da gai nagusia. Pertsonen gaineko gogoeta da “Hamlet”. Ohorea eta makurkeriaren artean zeinen marra lausoa dagoen erakusten digu. Mila interpretazio desberdin izan ditzake. Irakurleak jakingo du berea ematen.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi