kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Baionak ez daki / Bea Salaberri / Susa, 2015

Bizi gara, bizi! Amaia Alvarez Uria / Argia, 2016-09-18

Bea Salaberrik bere opera priman idazleek gomendatzen dutena egiten du, hau da, literatura idazten hasteko inguruneari begiratu behar diogu begiak ondo zabalik ditugula eta gure koadernoan jaso interesatzen zaizkigunak. Honekin batera, idazlea izateko asko irakurri behar dela ere esaten dute. Besteek egin dutena ezagututa ereduak izateko eta idazteko era desberdinak ezagutzeko.

Inguruari begiratzeko lanean, etxean, lanean eta kalean gertatutakoak eraman ditu orriotara, eta egunerokotasunean topatu dituen printzak irakurlearekin partekatu. Modu honetan desautomatizaziorako gonbitea eta kontzienteki bizitzeko deia egin digu lan honekin.

Gure bizitzan oharkabean pasatzen zaizkigunak edo kultura eta tradizio batzuen oinordekotza transmititzen dizkigu 30 kontakizunotan. Alde batetik, zertzeladak eta inpresioak ditugu, eta beste alde batetik, genero eta klase hegemonikoen presentzia.

Salaberrik ohiko une, toki eta objektuak begien aurrean ipintzen dizkigu haien eraginari edo presentziari buruzko gogoetak eginez. Adibidez, Ortzia uda mineanen udako ekaitzek ekartzen duten lur bustiaz ari da, Biga bostetan Marengoran Baionako kale batzuen artean kokatzen gaitu ematen dituzten aukerak aletuz, edo Garbigailu-larsenen etxeko soinu banda denari begira jartzen gaitu.

Honez gain, gure kulturako harreman, jokaera eta erritualei egiten die kasu, klase gatazkak edo pobreziaren ondorioak agertuz eta kritika soziala eginez Heroiak narrazioan, edo familiaren egituraren pisua argitan jarriz Bayonne 17n, baita hilekoa nola bizi duen azalduz Gorriaken.

Esperientziak eta emozioak ere ekartzen ditu memoriaren bidez, hala nola, haurretan hain bereziak diren zabuak edo txangoak eta hauek sorrarazten dizkiguten sentsazioak Gorgoinan eta Autobusan, edota Soroan hordiko eta Ator botoiako zoriona eta gozamena.

Esan bezala, ingurutik jasotakoak konpartitzen ditu irakurleokin, baina honekin batera ere eredurik aipatzen du, bereziki Itxaro Borda. Gasna izeneko testuan idazle honen izena eta bere %100 basque liburuari erreferentzia egiteaz gain, liburuaren lehen narrazioaren izenburuan ere topa daiteke Bordaren estiloaren eragina. Negarra begian izenburua ipini dio euskal kantutegiko abesti ezagun bati erreferentzia eginez, Bordak bere detektibe nobela guztietan erabiltzen duen baliabidea.

Azkenean, liburu honek, Zergatik ez? narrazioan esaten duen moduan, “bizi garela sentitzeak du inporta”, bestela esanda, bizitako horren jabe izateak.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak