« Bizi gara, bizi! | Ezinegonak zizelkaturiko formak »
Txillardegiren borroka abertzalea / Pako Sudupe / Elkar, 2016
Txillardegiren ideologia Javier Rojo / El Diario Vasco, 2016-09-24
Pako Sudupe aditua da joan den mendearen erdialdeko euskal kulturaren ikerketan, 50eko hamarkadaren inguruan jarduera kulturalean hasi ziren hainbat pertsonaren ibilbidea aztertu baitu. Oraingoan Txillardegiri egokitu zaio txanda, “Txillardegiren borroka abertzalea” izenburuarekin bataiatu duen saiakera liburu honetan. Literaturaren inguruan ibiltzen garenontzat Txillardegiren izena ezinbestean loturik agertzen zaigu nobelagintzaren berrikuntzarekin, idazle donostiarrak Europan eta batez ere Frantzian nobelagintzan korronte nagusi bihurtzen ari zen existentzialismoa ekarri baitzuen guregana. Literaturaren alorrean, horixe da bere ekarpenik aipatuena, baina hori bezain garrantzitsutzat har daiteke besteak beste berari zor zaion ahots narratiboaren aldaketa, lehenengo pertsonan hitz egiten duen narratzaileari bidea eman baitzion, hirugarren pertsonako narratzailearen ordez.
Literaturaren esparruko ekarpenak dira horiek, baina Pako Sudupek izenburutik bertatik adierazten duen bezala, saiakera honetan Txillardegi nobelagilea alde batera uzten da, arreta, borroka abertzalearen ideologoa izan zenarengan jartzeko. Horretarako idazleak kaleratutako izkribuetan oinarritu eta haietan plazaratutako ideiak azaltzen ditu, ideia horiek eta ibilbide pertsonala aurrez aurre jarrita. Laburbilduta, esan daiteke ideologiaren aldetik Txillardegiren planteamenduak guztiz koherenteak izan direla eta aldaketa txikiren bat (ideiak fintzearen ondoriozko aldaketak diruditenak) izan ezik, beti antzeko planteamendua izan duela: Txillardegiren abertzaletasunaren oinarrian euskara eta euskaltzaletasuna aurkitzen dira, euskaldun moduan (euskara-hiztun moduan) bizi nahiaren ondorioz. Ideia hauek proiektu politiko batean gauzatzeko orduan agertzen dira norabide aldaketak. Suduperen saiakeran, euskararen eta abertzaletasunaren gainean esandakoak aztertzen dira sakon eta, dudarik gabe, liburu hau egokia da idazle donostiarraren pentsamenduan sakontzeko. Edonola ere, liburu honek tonu oso apologetikoa dauka, askotan kritika bazterrean geratzen delarik. Eta kritika hori da nik momentu batzuetan faltan nabaritzen dudana.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi