« Ametsak difuminatzean | Txistu eta biok »
Estalien gradora / Joxe Austin Arrieta / Txalaparta, 2016
Herri (h)egietan gora, zu-han-d’or-eta-n, i-he-s-i-e-ta-n Mikel Asurmendi / argia.eus, 2016-08-29
Estalien gradora liburua leitu ez ezik —zein lite-ra-t-our genero den artean ebatzi barik; nihaurek ebatzi gabe—, berau irakurribeharra daukazu literatur zale hori. Neronek horixe egin dut:beharra-ko h eta b eta r-ak ongi karraskatzen irakurri. Edo… bestelako konparazionik harturik: he-rri-berri-lei-tu-be-har-izan- dut. Ontsa irakurri, alegia! Edo… entseatu, behinik behin! Liburuaren tituluaren kontsonante oro-urre-erre guztien airera egokitu na(h)iz, nauzu, nauzu-e: es-ta-li-en gra-do-ra. Irakurle hori (iruzkin zale hori), hitzak berbak eleak ez eze, mintzoa ere ontsa ahoskatzen ikasi beharko duzu, ahoskatzen ez ezik, baita koskatzen ere. Kraska, kraska, kraska… Kraskaka ariz eta kroskaka ibiliz, hots, baldin eta zuhandorren xendretan ausaz menturako bazara, zuhandorren artean, zu-han-d’or-etan.
Ene premisa ez da presagioa, ez bada zantzu seinale edota iragarpen. Estalien gradora bidean ibili ostean —bide ertzean Sarritan, zeruan eta ortzian nahian edo horren Antzan—, nirea ez da adagioa edo errefraua, ez doinu eztia —motela izan liteke, (n)agian—, ez bada ene izan petralaren hotsa, harrabotsa. Anaia-arrebok, Joxe Austin Arrietaren poetaren poesia (hau) poesia den ez den, denetz alors, ez-bai(h)an bainago. Ez-han- ez-hor-ez-hemen. Hotz. Hots. Bero. Ero. Bego. Zuhandorrak (h)an(k)artean diot.
Estalien gradukoa naizela kontzientea naizen arren, Estalien gradora iritsi naizenetz? Auskalo! Alta, bada, piztu dezadan gra-ba-do-ra, baita la-ba-do-ra ere, burumuinak zentrifugatzeko bederen, Estatuen gradoraren berri eman alderat betiere, edo saiatzeko behin ere. Harat, hasia nauzu ele-grafiatzen, ari nauzue ber-batzen, berbak, zerbak eta zergak batzen, hots, ene ele hauen ordainak zenbatzen: “Baina baina, ez (h)adi eroa izan, estali ezak hire (h)egoa, ez (h)adi aketza izan”, erran daut Higarak.
Aketz eta Higara Joxe Austin Arrieta poetaren Niketz eta Edgar pertsonaien ifrentzua ditu(ke)zu, naski: A-ketza eta Hi-gara. Edo… hor nonbait. Auska-lo. Ausaz lo. Ez nauzu esperimental-ismo-rako jaioa ordea, ez iaioa ere. Iruzkingilea eta iruzurgilea elkarren eskutik joan ohi dira. Gure baitako a-hots estaliak lerrakeenez: “Se nace y se hace“.
“Txapalartak ez luke liburu hau argitaratu behar”, baina eguna urratu da, eta argia berebat… Duba-dubi-du, dubi-dubi-da! Pamielak ez du Chapeau-tzat hartu. Ereinek ez du bere uzta(rri)koa.Susa, hainbat hobe! Herria maitatzeko Elkar maite! Zer hobe! Bai ote? Anartean eta alabaina —“ez al da horrela Higara?”— zalaparta gutxi sorrarazi du Estalien gradorak. “Poesiak zalaparta sorrarazi!? Hara, Aketz! Burutik sano seko hago” . Higanota halakoa, pro-test-ante zoroa!
Armiarma-n arras-so egin dut, eta artean —denborazko adieraziaz hara(ta)goz— inork ez du Head Quarterren albisterik ukan, ez berri —jasorik— errezibitu. Tira, ez da kasoa! Okasoa ote!? (N)agian,
Irakurle lagun hori(ek), gure Parnasoko partikularreko euskal iruzkingileak ez daude Susara. Orotariko urrezko irakurle iruzkingileak Volgaraino iritsi ote diren ez dakigu, (n)agian bai, iritsi uste baziren —edo iritzi bazuten—, euren ele… berba… hitzak Gal-du dira. Euren mintzoak ez dira estalien gradukoak nonbait, ez ditugu euren ele berba hitzen itzulia (itzul-pena) (h)aditu bederen, edo nehork ez du beren epaia atera atalasera, behin-behinean.
Hara-horra-eta-h-ona: gure etxalde pareko belar soroak arras-so pikatuta daude. Geure Iparraldeko pikatu elea Hegoaldeko ebaki (epaitu) hitzaren kideko gisa endelegatu entenditu ulertu ezazu irakurle lagun hori. Konprenitu, alors. Otoi. Oto-h-i-tza. Otei-tza. Odol-Txirri-Eta eta Xalba-D’or!
(H)aitz-gorrira bidean noa, eta Ur-bi-an (bi-d-etan jarrai) barna kausitu dut Gandiaga. Bitoriano. Vic-to-riano Arantzazun goiti, asun elorri arantza eta Zuhandor hainbat (Cornus, alors) epaitu ditugu bidezidorrean, e(ra)baki-tu, alors. Zuhandor familiakoak —sen-ide-m— 30-50 espezie inguru baitira edo baikara. Zaila ez ezik, gai-tza. Izakia izakari ga-i-tza izaki. Hara, poesia(re)n xerka ari naiz nauzu nauzu-e, Zu-Han-d’Or-etan. Zu-han-goi-dorretan poesia kausitu nahian, poeta nagusitu na-h-i-an! Mendi (h)egietan gora, herri (h)egietan gora, zu-han-d’or-eta-n, i-he-s-i-e-ta-n.
Kasuala ote! Kausala al da? Kausitu ote? (K)ausaz? (N)aski! Hara haranean: Bitoriano Gandiaga, Han-di-aga. Lehenik Haga, ostean Gandhi. Aran-tza-zu… Iruñea-Plan-pl-ona edo Vitoria-Gasteiz. Edo… Bai-ona edo Bay-onne… One… On… line. Goxo betiere. Bestela pastela: Don-ostia! Zer (h)ostia! Lerrorik ez jagoitikoz, ostikoz! Biktoria gazteak Gara–ipen–garaian, Naizen edo Nazien. Nazioa edo nozioa, pro edo por, baina portzioa-n, dena —izana eta izena— pro-portzioa-n: IPEN. IMEN. INEM. APPLE. APELLE… “Deitu Traktoreen Faktoria-ra Aketz. Hots egik hara. Egin kasu”, diost Higarak. “Hara, hara, Head Quarterreko aginduak ez du nehor lerrokatzen engoitik orain, ez han-goitik, ez han-behitik” , arrapostu daut Aketzek. Arrapostu. Arras poztu. Arra-so postu. Postu anitz. Asko! (H/n)azka!
Irakurle bidaideak, (n)agian gogaideak —izan nakizueke gora-gale-emale—, iruzkingile iruzurgile honi kasu egin barik, goiti egi(ezak-ezan)zu (h)egan, zoazte Estalien gradora-ra. Ez des-bideratu. Ez-deus-bideratu. Help-muga-ra ganoraz iritsiko-iritziko bazare(te) , beheiti egin beharko duzu(e) goiti baino Sarri-ago. Antzak bestelako itxura eman arren. Edonola ere, cuidado eta attention, perediku soberazko topatuko baitituzu xendretan barna. Tropo anitz bi(d)etan, sator so-bera.
Volgara edo Ebrora edo Aturrira… edo… Oiñazera edo Ganboara joanik-an ere: Oi! Oinetako oinazea sentituko duzu Ganbo(a)ra bidexkan, gora-behera-galera bidean. Txin-txin, txin-txin, kaskabiloaren hotsa, urratsen harrabotsa, arren hotsa, emeen lotsa. Horra, edo lokailu madari-katua… ero edo! Izan ere —izar edo ozar ere—, nork ezarriko dio kaskabiloa katuari? E-pistola-ren katuaz ari nauzu-e. Ei! Ez baituzu-e koskabilo kontua, koskoil kontua baizik! Ei Txirrita! Ei Xalbad’Or!
Estalien gradora poesia liburu ote den!? Saioa bada, bederen.(E) lite-rat-ura hain zi-ur! Goi-graduko edaria. Erru-dizioa, (n)agian. Poesia edizio erudizio lar soberazkoa, (n)aski! Egi- gehi-egi-sobera-egia. Lar-larria. Estalitakoen egia agertzeko gradu altuko saio pro-etikoa, akaso. Arras-so. Garai-egia. Egia betiereko (h)egian, herrian. Herria (poeta edo pro-eta) bipolarra ez ezik, ipar (h)ego eki eta mende(ko) polarra duzu. Herriak besta, festa baita pesta maite baitu oroz gaindi. Herriak jai du, oroz eta urrez peko. Estalien gradora igo nauzu-e, batez ere eta Oroz Gaindhi! geure mendirat eta zeru-mugara, hots, itsas eta ortzi-ertzera arras-so, eta hauxe mar-mar-atu: “Antzezpen saio poetikoa dukezu, (n)agian (n)aski. Aski Aketz. So-bera Higara!”.
Baita ortzira begira hauxe itsas-itsas-aratu ere: Estalien graduan bizi d(ir)a herria(k), bertako edota munduko es-ta-tu-en gradura. (H)aditu Aketz: “Herri plazako estatua nola, halaxe bizi gurea”. A(d)izu Higana: “Goi(ko)en etxalde guztiak hustu dira eta mila Matalaz (Bernard Goihenetxe) jaio izanagatik ere, ez estalien mailan ez estalien graduan, ez da engoitik iaiorik jaio(ko) bere baitako arrotza hiltzeko”. Hara Aketz, “Tirano ohil edo hil artean badago aldea, di-fe-ren-tzia re-dio-hots!”.
Badago graduko saiorik, (n)oski, (h)ozki! Poesiarik denetz errateko, ez naiz jaio ez (han)artean iaio. Adi-o! Hadi-o! Arras-so! Arrai-o!
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Jon Jimenez
Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza
Nagore Fernandez
Zoo
Goiatz Labandibar
Asier Urkiza
Hetero
Uxue Alberdi
Joxe Aldasoro
Euri gorriaren azpian
Asier Serrano
Paloma Rodriguez-Miñambres
Galbahea
Gotzon Barandiaran
Mikel Asurmendi
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Irati Majuelo
Lagun minak
Jon Benito
Mikel Asurmendi
Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga
Jon Jimenez
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Asier Urkiza
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Nagore Fernandez
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Bestiak Liburutegia
Rameauren iloba
Denis Diderot
Aritz Galarraga
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Paloma Rodriguez-Miñambres