« Ezkutuko trama | Herri (h)egietan gora, zu-han-d’or-eta-n, i-he-s-i-e-ta-n »
Linbotarrak / Asier Serrano / Pamiela, 2016
Ametsak difuminatzean Javier Rojo / El Diario Vasco, 2016-08-27
Asier Serranok idatzitako “Linbotarrak” izenburuko poema liburura hurbiltzen den irakurleak jasotzen duen lehenengo inpresioan irudien indarra nabarmenduko da. Izan ere, poema hauek eraikitzean irudietan oinarritzen den surrealismoak funtsezko garrantzia du. Egia esan, gehienetan ez da muturreko surrealismoa, ahalegin txiki bat eginda irakurleak oraindik ere nabaritu baitezake irudiak lotzen dituzten harietan gutxieneko logika baten hazia. Agian ez ditu beren osotasunean ulertuko hari horien nondik-norakoak, baina gutxienez esperientzia pertsonalaren ondoriozkoak direla ohartuko da. Esperientzia pertsonal zehatz hori zein den, noski, ezin izango du jakin. Honek guztiak liburuari tonu bat ematen dio, lausoa, zehaztugabea. Eta tonu honek bat egiten du, nire ustez, bertan adierazten denarekin, izenburuan agertzen den hitzetik hasita gizakia bi munduren artean kokatuta dagoela azaltzen baita, zehaztu gabeko lurraldean. Gizakiak linbotarrak dira, zerurako baitira baina oraindik bidean daudelarik. Poemetan agertzen diren erreferentziek gizakien ohiko esperientziak dituzte ardatz. Baina lehen aipatutako surrealismo horri esker ohiko esperientzia hori nolabait distortsionatuta agertzen zaigu eta ohikotasunean oinarritzen diren egoerak zehaztugabetasunera hedatzen dira, esperientziaren mugak zabaltzen direlarik. Eta hori gertatzen den bitartean, jarrera batek indarra hartzen duela ikusten dugu, zeren, ironia lagun, poemetan desengainuaz hitz egiten baitzaigu, errealitateak sortzen duen desengainuaz. Gauza jakina da ilusioen garaia atzean gelditzen denean ilusio horietan amestutakoa eta errealitateak erakutsitakoa kontrajartzen direla. Kontrajarpen honetan errealitatearen egoskortasuna agertzen zaigu, hau da, ilusioen garaian irudikatua ez datorrela bat gero errealitatean agertzen denarekin. Eta handik desengainua. Eta egoera honetan gizakiak bizitzari zentzua ideia handietan bilatu beharrean (horien guztien porrota erakusten baitu errealitateak), gauza txikietan, pertsonaletan, aurkitu beharko du. Gizaki modernoaren etsipena islatzen jakin du liburu honek, Xabier Lete III. Poesia Saria irabazi duenak.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro