« Legearen aurrean jartzeko, gogoeta zubia | Ametsak difuminatzean »
Lehertu da festa / Eneko Aizpurua / Erein, 2016
Ezkutuko trama Javier Rojo / El Diario Vasco, 2016-08-20
Nobela beltzak sinesgarriak izateko irakurleari aurkeztu behar zaizkio bertan kontatzen den guztia ezinbesteko kausalitate kate batean lotuta balego bezala. Kausalitate kate horrek gertakariak batu behar ditu hutsunerik gabe, gertakarien izaerari egokituta. Hau guztia, jakina, ahaztu gabe nobelan kontatzen dena fikziozkoa dela. Irakurleak, beraz, sentitu behar du fikzioan murgiltzen dela, eta argumentua era naturalean garatzen dela. Zer gertatzen da Eneko Aizpuruaren nobelan, “Lehertu da festa” izenburua daukan idazlanean? Bada irakurleari naturala izango balitz bezala aurkeztu beharko litzaiokeen kausalitate kate horren gainean idazlearen eskua agertzen zaigula nabarmen, hari guztiak gidatzen. Argumentua Donostia 2016 Europako Kulturaren Hiriburua izendatzearen haritik zabaltzen da. Badaude arrazoi desberdinengatik izendapen horren aurka aritzen direnak eta itxuraz horietako batzuk edozer egiteko prest daude oztopoak jartzeko, atentatuak eta hilketak burutzea barne. Izan ere, nobelaren hasieran, urte berriaren ospakizunen erdian bonba batek eztanda egin du Tabakalera eraikinean, su-festetara bildutako jende guztiaren aurrean. Atentatuaren arduradun moduan arkitekto famatu baten semea aurkeztu nahi dute, eta mutil hau desagertu delarik, haren aitak ikertzaile pribatu bat kontratatzen du aurki dezan. Hemen nobela beltzetan funtsezkoa den pertsonaia agertzen zaigu, ikertzailea, kasu honetan Mikel Egileor izena duen kazetari ohia eta ikertzaile hasi berria, zinikoa, desengainatua, bizitza pribatu desorekatua daramana. Bere kontaktuei esker, jakingo du azaleko gertakarien atzean beste trama bat ezkutatzen dela eta ahaleginak egingo ditu trama hori argitzeko. Ikerketan ez du inolako arazorik izango tramaren ezkutuko hari guztiak argitzeko, denek oztoporik gabe aitortzen baitiote jakin nahi duena. Eta hauxe da harrigarriena: ikertzaileak botere magikoren bat balu bezala aitortzen dizkiote beste pertsonaiek sekretuak, borondatezko aitorpen horiek gertatu ezean tramak ezkutuan jarraituko zuelarik. Laburbilduta, istorioa dibertigarria izan daiteke, baldin-eta irakurlea zergatika hasten ez bada.
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi