« Herri (h)egietan gora, zu-han-d’or-eta-n, i-he-s-i-e-ta-n | Inguruaren indarrra »
Txistu eta biok / Juan Luis Zabala / Algaida, 2016
Txistu eta biok Igor Elordui Etxebarria / Aizu!, 2016-09
Gustatuko zaizu Txistu eta biok, txakurrak ez ezik (txakurra baita Txistu) gustuko badituzu kultura, literatura (bereziki euskal literatura), futbola (bereziki Reala), umore beltza eta ironia ere. Gustatuko zaizu, halaber, gustuko badituzu thrillerrak, ipuin-bildumak eta autobiografiak. Nahiz eta ez izan, oso-osoan, ez aipatutako gaiei buruzko ez aipatutako generoetako liburua. Eleberria da, baina “desberdina“. Beraz, gustatuko zaizu, zerbait desberdina irakurtzeko gogoz bazabiltza.
Pertsonaia nagusia, Zabalaren beraren alter ego ez-disimulatu eta esajeratua, Berria egunkariko kultura arloko kazetaria da. Gipuzkoako Foru Aldundiaren beka bat dela medio, eta Txisturi diagnostikatu dioten endekapenezko gaitzak bultzatuta, etxeko txakurrarekin daukan harremanari buruz idazten hasiko da. Baina ez hori bakarrik: txakurreoan, hau da, ideiak zalantzan jartzeko, garatzeko eta argitzeko txakurrarekin egiten dituen ibilaldietan, euskarari, euskal kulturari, Realari, erlijioari, egungo gizarteari eta abar luze bati buruzko gogoetak biltzen ditu. Gainera, azenarioak (protagonistaren hitzetan) ere ez dira falta; hilketa bat, sexu-harreman bat… baita amaierarako gorde duen sorpresa bat ere.
XLI. Irun Hiria Kutxa Literatur Saria jaso zuen Juan Luis Zabalak 82 atal laburretan banatutako 207 orrialdeko perlatxo honengatik.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez