« Heroinak odolean | Desliluraz »
Gauzak ez ziren sekula berdinak izango / Iñaki Irasizabal / Elkar, 2016
Itxuraren atzean Javier Rojo / El Correo, 2016-06-25
Iñaki Irasizabalek “Gauzak ez ziren sekula berdinak izango” izenburuko nobela labur honen abiapuntuan oso gai gordina hautatu du. Izan ere, argumentuaren hasieran pederastia kasu batzuk kokatzen dira. Gai serioa, hortaz, liburuan kontatzen diren gorabeheren hasieran. Edonola ere, istorioaren justifikazio moduan halako kontuak agertzen direlarik, gai hauek berehala pasatzen dira bigarren plano batera, pederastiaren kasu horiek beste istorio bat garatzeko markoa baino ez baitute eskaintzen. Idazleak gustukoak ditu nobela beltzen parametroetan mugitzen diren kontakizunak. Eta horren eragina nabarmena da idazlan honetan ere, pederastiaren kontua nobela beltza balitz bezala garatu nahi duela ematen baitu. Halako nobelagintzan topiko moduan funtzionatu ohi du planteamendu honek: itxurazko egoera orekatu batek (askotan aberastasun edo boterearekin erlazionatuta dagoen egoerak) bere atzean usteldura besterik ez du ezkutatzen. Kasu honetan egoera orekatua familiarekin erlazionatuta dago. Ohiko familia bat, nabarmentzen duen berezitasunik ez duena (hain topikoa da, hain topikoa da), zipriztinduta geratuko da pederastia kasu horiekin, izan ere, erasotzailearen laguna baita aita. Horren ondorioz, abusuak jasandako mutiko baten aitak mendekua bilatuko du, familia horren kontra arituz.
Puntu honetan Irasizabalen nobelak norabidea aldatzen duela dirudi eta pederastiaren kontua ia-ia ahaztuta eta nobela beltzaren parametroak ere alde batera utzita, idazlana nerabeen abentura moduan aurkezten da, mendekuari beste mendeku batekin erantzuten zaiolarik. Eta planteamenduan bilakaera hau ematen denean, nago sinesgarritasuna ere poliki-poliki bazterrean geratzen dela. Gai serio eta gordin batekin hasi da liburua, eta horrek kontakizunari aukera asko eskaintzen zizkion, baina topikoetara lerratzen da. Gizarteari buruzko kritika gogorra egin liteke baina idazleak abenturatxoaren bideak hautatu ditu, halako moduan non abiapuntuan gertatutako tragedia ere ahaztu egiten baita, amaierara arte…
Planteamendu honekin ematen du modako amutzat erabili duela idazleak hasierako pederastia kasua, irakurlearen arreta erakartzeko asmoz.
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Barazkijalea
Han Kang
Jon Martin-Etxebeste
Café Mokka
Jabier Muguruza
Aiora Sampedro
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi