kritiken hemeroteka

8.799 kritika

« | »

12etan bermuta / Jasone Osoro / Elkar, 2015

Heroinak odolean Amaia Alvarez Uria / Argia, 2016-06-19

Pertsonaiek egituratzen dute liburu hau, atalak ama, aita, amama, senarra, alaba, maitalea, anaia eta ni baitira. Protagonistak, Bertak, euretariko bakoitzarekin bizitakoak aletzen ditu elkarrizketa, oroitzapen, gogoeta eta ametsen bidez. Bizitza pusketak konpartitzen ditu familia, adiskidetasuna, amatasuna, gizon-emakumeak, maitasuna, sexua edo bizitzari buruz hitz egiteko.

Idazle honen Greta nobelak pelikula baterako gidoia iradokitzen bazuen, 12etan bermutak antzezlan baterako gidoia du barrenean. Foku batek emakume bat argiztatzen du eta bere bakarrizketa entzungo dugu, tarteka oroitzapenen irudiak edo pertsonaiak berarekin gurutzatzen direla agertoki biluzian.

Bertak “jarraitu beharreko bidea” egin du eta bere bizitzaren erdira heldu da, mito erorien garaira. Bere ingurukoek ispilu izango ditu bere ibilbidea islatzeko. Belaunaldi baten memoria dugu, genealogia batean kokatuta. “Ez dut oraino aurkitu nire barruan amatasunak emakume oso bihurtuko ninduen azken zati hori”.

Amamak emakume bezala egokitu zaion rola jokatu du alargundu arte, eta orduan heldu zaio askatasuna eta subjektu izateko unea. “Lanera, bazkaltzera eta txikiteora. Eta astean birritan edo, izterrak irekitzen zizkidan eta zakila sartzen. Horrelakoxea zen zure aitxitxa. Gizon gehienak bezalakoa”.

Amak, ordea, bere rolak ezarritako bi funtzioak betetzen ahalegintzen pasatu du bizitza, ama eta erakargarri eta ederra den emakumea, Edurnezuriren amaorde bihurtuz. Liburu honetan ama eta alaben arteko maitasun-gorroto harremanak gordin agertuko zaizkigu. “Zer da, bada, maitasuna, norbaitek asmatutako tranpa bat baino? Familia zoriontsuak gatibu mantentzen dituen amarrua? Desioaren zentsura?”.

Bere gaztetako laguna ere ahalik eta ondoen bizirauteko artean huts egindako beste emakume bat da. Hala ere, miretsi egin du eta eredu izan du une askotan bere helduleku izan dena. “Ohe kontuetarako nahiago izan ditut beti barrabilak, baina bizitzarako askoz indar gehiago ematen dute bularrek, aluak”.

Bere alabari irakatsi nahi dio bizitzea merezi duela, zoriontasuna bilatu behar duela. Oztopoak gaindituz segi eta aurrekoek egindakoak gogoan hartu. “Ona da negar egitea. Begira bestela niri. Badakizu emakumea izatea dela mundu honetako desgraziarik handiena”.

Beraz, emakume izaten saiatu izan direnei omenaldi bat da lan hau, baita rol femeninoa auzitan jartze bat, memoriaren bitarteko kontzientzia hartzea. “Heroina odolean. Inongo literaturatan agertzen ez den heroina. Heroinak. Amak. Amamak. Alabak. Lagunak”.

Azken kritikak

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

Hedabideak