kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Ate osteko itzalak / Asier Serrano / Algaida, 2016

Itzalak gara Javier Rojo / El Diario Vasco, 2016-05-28

Asier Serrano Lasak poema liburu honekin Irun Hiriko Kutxa Saria irabazi du olerkiaren arloan. Datu bitxi bezala gaineratu daiteke sari hauen argitarapena Sevillako argitaletxe batek (Algaida-k) egin duela. Gure literatur sistemaren bitxikeriak… Asier Serrano mende berriarekin batera literatur munduan murgildu den idazlea dugu, eta ia oharkabean ibilbide interesgarria burutzen ari da euskal letren arloan, irakurleak liburu honen bidez berehala frogatu ahal izango duen bezala. Itxuraz, poesia irakurterraza aurkezten digu idazleak, surrealismoz zipriztinduta dagoena, poemetan agertzen diren irudien elkarketek erakusten duten moduan. Surrealismo honek, dena dela, ez ditu poemak testu kriptiko bihurtzen. Idazlan honetako poema guztietan liburuaren izenburuan agertzen den hitz klabea errepikatzen da: itzala. Itzala, eta honek iradokitzen duena jakina, baita liburu honen ardatza. Adibidez, sendoa dirudien errealitateak (poema hauetan bizitzan ohikoak diren egoeretan azalduta) atzean bere itzalak dauzka. Itzalak, beraz, errealitatearen ifrentzua irudikatuko luke, errealitatearen atzean dagoena. Hori dela eta, askotan ordena errepresentatu beharko lukeenak (unibertsoak, adibidez, edota familiak berak beste neurri batean) arrakalak erakusten ditu, ordena hori kolokan jartzen dutenak. Errealitatearen ifrentzua ez ezik, itzala askotan errealitatea bera da. Errealitatea atzeman nahirik, besteengana heldu nahirik, amodioaren bidez besteekiko harremanetan elkartu nahirik, itzalekin baino ez dugu topo egiten, itzalen mundu batean murgilduta baikaude ezinbestean. Egoera honetan, bizitza ironia handia besterik ez balitz bezala aurkezten da, amaierarik gabeko txantxa, Wallacek esango lukeen bezala. Baina hala ere, poema hauetan ez da etsipen erabatekoan erortzen. Itzalak dauden bezala, ilusioren baten aztarnak ere badaude, agian itzalak bezain materialak, edonola ere, gure begiradan itzalak bezain errealak. Ilusio horien aztarnek bultzatzen dute bizitzan aurrera egiten. Halaxe da Asier Serrano Lasaren poesia, ezkorra, baina itxaropenerako zirrikitua behintzat uzten du irekita.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak