kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

Ezpainak arrainak bezala / Karlos Gorrindo / Erein, 2015

Obsesioa Javier Rojo / El Diario Vasco, 2016-04-30

Antza denez, hogeiren bat urte zeramatzan Karlos Gorrindok nobelarik argitara eman gabe. Epe luze horren ostean berriro agertzen da literaturaren alorrean “Ezpainak arrainak bezala” izenburuko eleberri honekin. Argumentuaren ardatz nagusia protagonistaren obsesio baten inguruan biltzen dela ematen du, izan ere protagonista (Gorka izena duen kazetaria) obsesionatuta bizi baita bere emaztearekin (Marta) duen harremana dela-eta, azken hilabeteetan bien arteko harremana hoztuz ez ezik hondoratuz eta deuseztatuz ere joan baita. Nobela honetan kontatzen denaren arabera pertsonaia horren bizitzan hiru alderdi biltzen dira. Alde batetik, bere lana dago. Kazetaria da eta horren kariara Roberto Gorosabel eskultoreari egin beharko dio elkarrizketa bat Gorkak lan egiten duen aldizkarirako. Gurasoekin dituen harremanek osatzen duten bigarren alderdia, aitaren gaixotasuna dela-eta gurasoen ardura bere gain hartu beharko baitu hainbat momentutan. Eta hirugarren alderdia bere bikote harremana da, erdigunean dagoena. Edozein gauza egiten duelarik, Gorkak beti aurkituko du hariren bat, bere emaztearekiko erlazioa gogora ekarriko diona. Protagonista ahaleginduko da behin eta berriro Martarekiko lotura berreskuratzen, horretaz pentsatzen duen bitartean etengabeko hausnarketa neurotikoan amiltzen delarik. Narrazioa, bestaldetik, lehenengo pertsonan kontatuta dagoenez, pertsonaiak pentsatzen dituenen eta egiten dituen aurreikuspenen berri emango zaio irakurleari. Eta irakurlearentzat argi gelditzen da pertsonaien errealitatearen eta Gorkak egiten dituen hausnarketen arteko alde (lubaki) gaindiezina. Nobela honetan ez dago umorerik, ez dirudi, behintzat, umorea egiteko asmorik dagoenik, baina pertsonaia batzuetan hain patetikoa da, non ia-ia berregarri gertatzen den. Eta elkarrizketetan erabiltzen duen estilo hanpatuak inpresio hori areagotzen du, melodrama topiko batetik aterata diruditen esaldi itxuraz erromantikoak esaten baititu, efektu ironikoa sortuz. Nobela arin eta erraz irakurtzen da, baina iruditzen zait idazleak gauza gehiegi kontatu nahi izan dituela bertan eta gehienetan azalean baino ez dela geratzen.

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak