« Hondamendi absolutua | Egonean »
Gaueko zaintzailea / Julen Belamuno / Elkar, 2016
Gizaki grisari gorazarre Hasier Rekondo / Deia, 2016-04-02
“Zaintzailearentzat egun perfektua ezer gertatzen ez den eguna da”. Julen Belamuno (Azpeitia, 1959) idazle berantiarraren bigarren entregak argiro nabarmendu nahi du atributurik gabeko gizonaren nondik norakoa, Robert Musilen lan gogoangarriari keinu eginez. Iaz argitaratutako narrazio laburren lehen liburuan jada, Ukabikak eta loreak (Elkar, 2015) gure gizartearen galera, isolamendua eta bizirik irauteko lan prometeikoa izan zituen ardatz egile azpeitiarrak.
Horrela bada, nobelaren generoan kokatu daitekeen Gaueko zaintzailea (Elkar, 2016) honetan, apika lehen liburuaren oihartzunaren karira argitaratzeko grinak bultzatuta, gizon gris eta isolatu baten gaineko kronika grisa dakarkigu Belamunok: hamaika urtetan enpresaren zerbitzura leial eta isil jardun ondoren, lanetik kanporatuko duten gaueko zaintzaile arrunt bat, aitaren itzala galdu ondoren eguneroko aspergarria eta gaua bakarrik maite dituen pertsonaia otzana.
Nobelaren erritmoa geldoa da oso. Belamunok espazioak eta deskribapenak kasik xehetasun mistikoz islatzen baititu, horrek irakurketa astunegi egin dezakeen arren, onura ere ekar diezaioke irakurle prestuari, ahaleginduz gero. Nolanahi ere, narrazio laburraren eta luzearen arteko txangoa zail egin zaio egileari, eta batzuetan hirugarren pertsonan kontatutako istorioak ez du ustekaberako zirrikiturik lagako. Horrez gain, iruditu zait nahiko apetaz erabiliak direla jauzi tenporalak. Halaber, literatura beltzak hain gustukoa duen orainaldi zinematografikoa xede ezberdinekin erabiltzen da batzuetan.
Aitaren herentzia gisa gaueko zaintzaile lanbidea hartu duen adinean sartutako gizonak ez du lagunik, ez familiarik, ez amoranterik, ez ezer, geratzen zaion bakarra bizitzaren ardatz bihurtu duen lana da: aluminio lantegi batean inoiz itzuliko ez den iragan oparoago baten fantasietan galtzea, alboko gasolindegiko neska misteriotsu baten arrastoari so —Alfred Hichtcock-en Rear-Window filma ekar lezake gogora honek—. “Hala ere, iragana ez dela inoiz hiltzen iruditu zaio, beti iraungo duela bere baitan bizirik…”. Liburuak gaueko zaintzailearen azken eguna kontatzen badu ere, protagonista nagusia gizarte industrialean sustraitu ezina da, egunerokoak gizaki gris bati uzten dizkion arrasto zikinen —aluminiozko txirlorak gisara— berri emanez. Idazkera berezia, alkimistaren jostorratzaz ehundutakoa darabil Belamunok, narrazioaren geldotasunari estiloak berak ematen baitio distira.
“Baina zer da aipatzea merezi duena? Ezohikoa dena ala ezer gertatzen ez den egunaren egonkortasun grisa…”, dio narratzaileak. Belamunok oso nabarmen uzten du, liburu honetan behintzat, egonkortasun gris horrek duen transzendentzia. Koherentzia narratiboak gorabehera, azpeitiarrak ondo baino hobeto eutsi dio idazle orok izan ohi duen erronka madarikatu bati: lehen liburu distiratsu baten osteko bigarren liburuan bere literatura ez dela ahuntzaren gauerdiko eztula erakusteari, hain zuzen. Beti ere, estiloa erabilita aingura gisa, grisaren aurrean estiloak bakarrik salba baikaitzake.
Ni, laiko
Markos Zapiain
Aritz Pardina Herrero
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
Maialen Sobrino Lopez
Café Mokka
Jabier Muguruza
Mikel Asurmendi
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Irati Majuelo
Basatiak
Maria Reimondez
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Zerua hemen
Oihana Arana
Paloma Rodriguez-Miñambres
Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola
Mikel Asurmendi
Garondoan
Gorka Bereziartua
Asier Urkiza
Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa
Nagore Fernandez
Kantu leuna
Leila Slimani
Maialen Sobrino Lopez
Odola kantari
Unai Elorriaga
Mikel Asurmendi
Bihotzean napalma
Pol Guasch
Irati Majuelo