« Idazlea bizitzaren obsesioak harrapatua | Gizaki grisari gorazarre »
Hondamendia / Xabier Montoia / Elkar, 2015
Hondamendi absolutua Javier Rojo / El Diario Vasco, 2016-04-02
Xabier Montoiak literatur ibilbide sendoa du euskal literaturan eta hori nabaria da argitaratzen duen edozein idazlanetan. Badaki oso ondo zer nahi duen eta zer egin behar duen lortu nahi duen horretara heltzeko. 2015.ean narrazio liburu bat argitara eman zuen, “Hondamendia” izenburua duena. Liburuaren planteamendu orokorra gizakiaren eta bizitzaren gaineko ikuspegi ezkorraren ondorioa dela nabarmena da lehenengo momentutik. Narrazioz narrazio idazleak historiari egiten dio errepasoa, gaur egungo mundura heldu arte. Areago doa, etorkizunari ere egiten baitio bisitatxo bat, eta etorkizunean aurkituko dena ez da orain arte geratutako horretatik gehiegi desberdinduko. Eta errepaso honetan antzeko osagaiak topatzen ditugu: paradisutik egotzia izan zenetik, gizakia etengabeko hondoratze batean murgilduta dago, bizitzaren berezko egoera (bizitzaren izaera, alegia) horretan baletza bezala. Hondoratze horretan bizitza norbaitek, jainko bromazale batek, burututako txantxa erraldoiaren ondoriotzat aurkezten da, bizitzaren esanahia, hari buruzko galdera orokorrak, bizitzaren zentzua, ulertezina baita ironiaren kontzeptua kontuan hartu ezean. Ironia esentzial horrek zeharkatzen du alderik alde idazlan hau. Narrazio batzuetan aurkezten diren egoerak berez bortitz xamarrak dira, baina pertsonaiak askoz ere egoera arruntagoetan murgilduta daudela uste dugunean ere, ironia esentzial horrekin egiten dugu topo. Eta uler bedi ondo, ironiaz ari naiz eta ez umoreaz, liburu honetan ez baita umore handirik erabiltzen. Idazkera zehatza da, hotza batzuetan, inplikazio emozionala saihestu nahi baita momentu oro. Izan ere, pertsonaiekiko enpatia alde batera utzita, irakurlea entomologo moduan sentitzen da, bizitza hondamendian amiltzen zaien pertsonaia batzuen harat-honatak aztertzen. Xabier Montoiaren literaturan adierazten dena, bere jarrera, laburbiltzeko bi hitz nahiko dira: “no future”. Eta etorkizuna dagoela dirudienean ere, ezin esan hori guztiz erakargarria denik.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez