kritiken hemeroteka

8.825 kritika

« | »

Beti oporretan / Harkaitz Cano / Susa, 2015

Oporrak eta bidaiak Javier Rojo / El Diario Vasco, 2016-01-16

Liburua “Beti oporretan” izenburuarekin argitaratu da eta bertan hamalau narrazio biltzen ditu. Izenburuan aipatzen den opor hitzak ematen dio batasuna idazlan honi, narrazio gehienetan kontatzen direnak opor garaian kokatzen baitira. Oporraldia edonoren bizitzan ohikoa den garai bat baino zerbait gehiago da liburu honetan. Oporraldiak bizitza erdibitzen duen parentesiaren moduan uler daiteke, benetako bizitzarekin zerikusi handirik ez duena. Salbuespen-egoera bat alegia. Baina hemen oporrak izaera hori transzenditzen du, existentziaren beraren metafora izateraino. Bidaiatzeak bizitza sinbolizatzen duelarik, oporraldietan egiten diren bidaiek izaera horretan sakonago arakatzen dute eta existentziaren absurdoa planteatzen digute: bidaiatzea bai baina turista moduan, eta ez behinola lurralde ezezagunen bila zihoazen abentureroak bezala. Bestaldetik, oporretako bidaia askok haurtzaroa ekartzen dute gogora, liburu honetan haurtzaroan egindako bidaiak erreferentzia puntu garrantzitsuak baitira narrazio askotan. Izan ere, pertsonaiek, helduarora heldutakoan, berpiztu nahi izaten dute haurtzaroan antzeko bidaia batean sentitutako zirrara. Baina erraz suposatuko denez, halakoak berpiztu nahiak zapuztu egiten ditu horren atzetik dabiltzanak. Iragana oroimenaren esparrua da, baina oroimena eta irudimena elkarrengandik oso urrun ez daudenez gero errealitateak erakusten die behin eta berriro pertsonaiei zeinen oker zeuden iraganeko kontu horiek orainera ekarri nahirik. Bidaiak parentesiak dira, errutinara bueltatzea inplikatzen dutenak, baina baita ere aldaketak iradokitzen dituzte, aldaketa hauek gehienetan txarrerako izaten badira ere. Harkaitz Canok benetako trebetasuna dauka oso sinpleak diruditen osagaien bidez istorio erakargarriak kontatzeko. Salbuespenen bat alde batera utzita, teknikaren aldetik nabarmentzen ez diren ipuinen aurrean gaude liburu honetan. Bestaldetik errealismoaren parametroetan kokatzen diren istorioak dira bertakoak. Canok badaki edozein gertaera, edozein keinuren atzean unibertso osoa laburbil daitekeela, eta hori islatzen du bere ipuinetan.

Azken kritikak

Nola esaten zaio agur ama bati
Uxue Razkin

Peru Iparragirre

Mari-alderrai
Colette

Aritz Galarraga

Hegal egiten
Eneko Bidegain

Mikel Asurmendi

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak