« Beste bizitza batean | Baionak ez daki »
Martutene / Ramon Saizarbitoria / Erein, 2012
Beldurrak nago Txema Arinas / Berria, 2015-12-27
Ramon Saizarbitoriaren Lili eta biok (2015) irakurgai dut eta beldurrak nago irakurtzerakoan Martutene-rekin bezala suertatuko zaidan. Bai, beldurrak nago Saizarbitoriaren nobela berriaren 575 orrialdeak Martutene-ren 784ak bezain aldapan gora egingo zaizkidan. Beldurrak nago Martutene XXI. mendeko euskal nobelarik onena dela diotenekin bat egiten dudalako; baina nik ez dut uste ordea borobilena denik. Izan ere, gehienetan borobiltasuna irakurlearen subjektibitatearen ajeen mende dagoen kontzeptu bat omen da. Beldurrak nago, beraz, ondo asko dakidalako Martutene aparteko nobela bat dela, batez ere euskal literaturari dagokionez, ez baikara oso naroak halako obra monumentaletan, dela orrialde kopuruagatik, dela jorratzen dituen gaien zerrenda zabalarengatik. Beldurrak nago, aldiz, Martutene-ren mardultasuna demasekoa begitandu zitzaidalako. 784 orrialdeok irakurlearen arretari eta batik bat interesari eusteko berebiziko abilezia eskatzen dute. Jakin badakit Saizarbitoria oso abila dela narratzen, betiere erakutsi du, Hamaika pauso (1995) edo Lurpean gorde nazazu (2000) kasuko, hau da, gustatu baino liluratu ninduten Saizarbitoriaren bi idazlan handiak. Halere, Martutene irakurri ahala bertan azaltzen ziren istorioek batere erakartzen ez nindutela jabetu nintzen. Ez dut esango erakargarriak ez zirenik, ez eta primeran, maisuki, taxutuak zein korapilatuak ez zirenik ere, edota pertsonaia gehienak, Saizarbitoriak ohiko duenez, ezin hobeto eraiki eta nabarmenduak ez zirenik, giza erretratu fin-finak. Izan ere, Martutene-n Saizarbitoriaren mundu literario osoa agertzen da, hau da, betidanik kezkatzen duten gaiak, indarkeria, abertzaletasuna, zahartzea, gaixotasuna, sexua, memoriaren transmisioa, osasun sistema, naturaren hondatzea eta abar, zein hauek tratatzeko berezko dituen ikuspuntu existentziala eta begiratu burges txikia edo gutxienez giza talde horren nondik-norakoei erreparatzen diena ezer baino lehen. Martutene bada, beraz, nobela handi, polit, jori eta euskal literaturan behintzat bakanetan bakanetakoa. Hau guztiau nik neuk ere onartu eta aitortzen dut. Hala eta guztiz ere, niri Martutene zenbait pasartetan mardula bezain astuna suertatu zitzaidan, zenbait pertsonaiaren istorioak zein euren gorabeheren deskribapenak luzeegiak eta lardaskatuegiak iruditu baitzitzaizkidan. Areago, beldurrak nago irakurleek bere nobela hautatu beharrean Saizarbitoriak berak nobelaren irakurleak hautatu nahiago dituen, hau da, irakurleak galbahetik pasatzea gustuko duten idazleetariko bat dela. Eta bai, Martutene dentsitate handiko nobela bat da, ezinbesteko esfortzu bat egin behar da behar bezain ondo, sakon, goxo irakurtze aldera erabat gogaitu baino lehen; horrexegatik ere bere neurriko irakurleak behar ditu, hots, dentsitate horretara egokitzekoak. Horrenbestez, beldurrak nago, Lili eta biok, nobela berriak Martutenek bezainbeste esfortzu eskatuko didan behar bezala irakurtzeko, hau da, gorago aipatutako Saizarbitoriaren beste bi idazlanekin suertatu ez bezala, sano aspertuko nauen hainbat eta hainbat pasartetan, batez ere nobela berriaren kontrazalean topatzen dudanaren harira: Anaren bidez ezagutzen du Faustino Iturbek Lili, hamabost urteko neska bizkorra, baina nerabezaroaren krisialdian bete-betean sartua… Bai, beldurrak nago nola edo hala adierazten didalako Maturtene-ren ondorio bat izan daitekeela Saizarbitoriaren ohiko bertute zein ajeekin. Beldurrak nago Lili eta biok irakurriko baitut nahitaez, Saizarbitoria euskal literaturaren ikurra baita, behinik behin goraipatuena, jarraitzaile fin eta suhar andana duena, gurea bezalako literatura txiki eta murritzean maisuari egindako kritika edo erreparorik apalena ere inondik inora barkatzen ez dutenak. Beldurrak nago, baita ere, Lili eta biok irakurritakoan hemen azaldutako beldur guztiok hutsaren hurrengoak izango ote diren.
Dena zulo bera zen
Eider Rodriguez
Amaia Alvarez Uria
Zer egin Miranderekin?
Askoren artean
Irati Majuelo
Azken batean
Lourdes Oñederra
Paloma Rodriguez-Miñambres
Independentziaren dekalogoa
Joseba Gabilondo
Mikel Asurmendi
Beste zerbait
Danele Sarriugarte
Maialen Sobrino Lopez
Palinpsestoa
Joxe Austin Arrieta
Asier Urkiza
Katona
Antxiñe Mendizabal Aranburu
Nagore Fernandez
Haize begitik
Mikel Ibarguren
Paloma Rodriguez-Miñambres
Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea
Mikel Asurmendi
Esker onak
Delphine De Vigan
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Enarak
Bernardo Atxaga
Irati Majuelo
Ez da erraza gizon on bat aurkitzea
Flannery O'Connor
Aritz Galarraga
Moebiusen ertzak
Garazi Kamio
Joxe Aldasoro
Düsseldorfeko txibatoa
Karlos Linazasoro
Mikel Asurmendi