« Beldurrak nago | Hitzaren idazle »
Baionak ez daki / Bea Salaberri / Susa, 2015
Baionak ez daki Alaitz Andreu / Aizu!, 2016-01
Bea Salaberriren 111 sentipenek osatu dute liburua, 111 narrazio labur aurkituko baititu irakurleak 113 orrialdeetan barna. Ipar Euskal Herriko lurretan gertatu dira hausnarketa-behaketa-sentsazio horiek (baten bat hortik kanpo izan bada ere), eta Baionan gehienak.
Hiriaren bihotzean zein bazterretan jarri du arreta idazle baionesak, eta kale horietako pertsonek, objektuek, dendek, entzundako elkarrizketek eta txipiroiek bideratu dute haren gogoa. Izan ere, inguruko kontu ia ezdeusetatik abiatu da tinta beltzez zein txokolatez zipriztindutako mundu propioa sortzeko unean.
Esan daiteke argazkiak atera dizkiola goizero lanera edo euskaltegira bidean zurekin gurutzatzen den horri, bai eta lantokiko fotokopiagailuari ere, edota ia oharkabean entzundako elkarrizketa labur baina esanguratsu horiei. Irudi zehatz bezain zehaztugabeak eraikitzeko aukera eman digu Salaberrik, trebetasun handiz deskribatu baititu objektuen ahalmenak, ironia erabilita sarri.
Aipagarria da narrazio labur horiek zeharkatu dituen estilo poetiko bezain soila, eta, halaber, iparraldeko mintzairari dagokion hiztegia. Niretzat, behintzat, ezezagunak izan dira hitz asko eta asko, euskal literaturan hegoaldearen hegemoniaren ondorioz, seguru asko. Bada, aukera polita dugu hauxe hegoaldeko ugarik hiztegi eta egitura arrotzekin gozatzeko.
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi
Turismoa
Asier Basurto Arruti
Maialen Sobrino Lopez
Garondoan
Gorka Bereziartua
Mikel Asurmendi
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Mirande, herriminez, ezin-minez
Jon Mirande
Mikel Asurmendi