« Gorputzak dio | Montale ‘infinito’ »
Aberriaren alde (eta kontra) / Ramon Saizarbitoria / Alberdania, 1999
Zintzo jokatzea Aritz Galarraga / Argia, 2015-11-22
Euskal literaturan nobelagile gisa da ezaguna Ramon Saizarbitoria. Hori gogoratzen digu hegalean eskuartean dugun liburuak, orotariko saiakera laburrak biltzen dituen bilduma batean argitaratu zenak. Liburu arraroa da, beraz, idazlearen bibliografian bederen: 1970eko Mendebaleko ekonomiaren historia hartatik ez baitu saiorik egin; gerora ere ez, guk dakigula, ez behintzat berak bakarrik sinatutakorik. Eta ekonomia kontuak urrun, idazlea kezkatzen duten gure errealitate soziokulturalaren alderdi zenbait larrutzen dira Aberriaren alde (eta kontra) honetan. Zenbait, ugari, baina harritu naute euskararen inguruan ari direlako horietako ez gutxi. Felipe Juaristik bazekien, eta ez zuen liburua irakurtzeko batere asmorik: “gogait gaizto egina bainago euskarari buruzko eta euskararen inguruko gaiei buruzko eztabaidez. Egiago esatera, euskararen gainetik nabil aspaldi honetan, aingeruak bezala hegan”. Eskerrak tarteka oinak lurrean izaten ditugun.
Bai, ze, euskararen ingurukoak izango dira hemen larrutzen diren alderdietako ez gutxi —“geure egoera zehatzari ahalik eta estuen egokitutako konponbideak aurkitzeko gai izan beharko ginateke”—, literaturari buruzkoak beste batzuk —“ez dut uste hobea denik irakurtzea, edozer gauza irakurtzea, eta azken finean, gauza txar bat irakurtzea, telezaborra ikustea baino”— eta, tituluari men eginez, abertzaletasunaren gainekoak ere badaude —“gure nazionalismoak okerrera egin du, kultura menderatu baten defentsatik, ezaugarri etnizistak erakusteraino”—. Mutur bateko zein bestekoei haserrea pitz diezaioketen kontuak; ez, bereziki, idazlea erdian jarri zale delako, ez ekidistantziagatik, ez bada fatalitate hutsagatik, “kontrakoari neurri bereko alderdi positiboak ikusi gabe egitea” eragozten dion halabeharragatik. Ezin kontu guztiekin bat etorri, hartara. Markos Zapiainek esan zuen, 2000ko kritika batean: “Ezinezkoa da Saizarbitoriarekin erabat ados egotea, baina ezinezkoa da halaber punturen batean bederen bat ez etortzea”. Kontu guztiak dira, ordea, eztabaida pizgarri. Eta, azkenerako, esango nuke hausnarketek eurek bezainbat erakarri nautela hausnarketak plazaratzeko moduak, gogoak, jarrerak. Nire ustean esaldi honetan laburbiltzen direnak: “Geure buruarekin zintzo jokatzea; hori da, beraz, kontsigna”.
Idazlearen bibliografian arraroa den liburu hau argitaratu zen bildumaz, Zerberri sailaz, zer esan: faltan dudala, hitz-jario neurrigabea nagusi den garaiotan, berritsukeria gailendu den sasoian, ehun orrialderen bueltan gogoeta egiten duten liburu patxadatsu, jakingarri, eskurakoak. Saizarbitoriaren pieza bakan honen gisakoak.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi