kritiken hemeroteka

8.693 kritika

« | »

12etan bermuta / Jasone Osoro / Elkar, 2015

Gorputzak dio Iratxe Esparza / Gara, 2015-11-21

Bertak Bestea izateari utzi dio. Zortzi pertsonak —amak, aitak, amamak, senarrak, alabak, maitaleak, anaiak, lagunak-? osatzen dute bere mikro-mundua, zortzi dira protagonistaren gorputza zatikatzen dutenak eta zortzien berri dugu amorru, maitasun, abandonu eta kulparen bidez. Bertak Besteei kateatuta eman du bizitza, eta sentimenduen berrikusteak izatearen kontzientzia hartzera eta bere existentziaz hausnartzera bultzatzen du: zerk eta nortzuek definitzen naute? Gorputza erdigunean. Askea sentitzeko eta “duintasun apur bat” ezpainetan pintatzeko, katarsi moduko bat esperimentatu behar du: argia ikusteko, iluntasunera bidaiatu; jasandakoa ulertzeko, egoera mingarriak oroitu; aske bizitzen ikasteko, hustu.

Egunerokotasunak, botereak eta gabeziak zeharkatuta, azalean pausatzen zaizkio Bertari emozio destilatuak. Izan ere, paperetik baino harago doan testua topatzen dugu Jasone Osorok argitaratu berri duen eleberrian: haragiak hitz egiten du, besteak pertsonaia nagusiaren gorputzean instalatu dira, eta oroitzapenek haietaz libratzen lagunduko diote. Kulturak eta naturak, gorputzak eta gogoak zatikatuta, bi Berta susma daitezke: lehendabiziko zortzi ataletan amaz, aitaz, amamaz, senarraz, alabaz, maitaleaz, anaiaz eta lagunaz hitz egiten digu; aldiz, azkenengoan, bere buruaren berri ematen du. Interesgarria da ikustea protagonistaren bilakaera. Hasieratik emakume-gorputza kartzela bat izango balitz bezala azaltzen zaigu: gaixorik eta jeloskorra, objektua eta zaintzailea, bortxatua, ama izatera behartuta, desioa sentitzearren erruduna.

Zenbaitetan, barrua arintzeko ariketak aitorpen zantzua hartzen du; besteetan, ordea, bakarrizketa da nagusi, eta, gehienetan ‘zu’ baten bidez Bertaren erantzunekin osatzen dira dialogoak. Esandakoak eta esan gabe geratu direnak bere ahotsak narratzen dizkigu, eta ‘ni’ak galdutako espazioa berreskuratzen duenean besteen aztarnak protagonistaren gorputzetik ezabatzen doaz: itxaropenerako atea irekitzen da eta Berta bizitza berreraikitzeko prest dago.

Osorok koska egiten dio denborari; iragana eta oraina nahasten ditu protagonistaren unibertsoa osatzeko. Sei urterekin hain berekoia, zorrotza eta bihozgabea den amaren heriotza desiratzen du; betiko edertasunaren morroi eta handinahiaren irudia da ama, eta gutxiespena hezurretaraino sartzen zaio Bertari. Abandonuaren irudikapena aita da, beti amaren itzalpean. Konplizea eta ilobaren babeslekua, ordea, amama, edertasunaren bilaketak sortzen duen esklabotasunaren etsaia. Senarra maitasun erromantikoaren ideia deseraikitzailearen eredua da: harreman zaharkitu eta amaituaren isla. Alabarekin gorroto-amodio erlazioa esperimentatzen du, eta, gehienetan, ihes egiteko beharrak hartzen du Berta; amak berarekin zeukan jokamoldea berpizten du alabarekin: mina, bakardadea eta erreferentziarik gabeko bizitza hutsala. Maitaleak desiratua sentiarazten du, gainera gizabanako baten besoetan egotearen premia areagotzen dio. Anaia eta Laguna dira zeloen eragileak: batetik, Bertak mutila izan nahi du bere amaren ferekak lortzeko; bestetik, Lagunarekin, gutxiagotasun-konplexua indartzen da, eta harekin etsipenaren presentzia.

Usainez beteta dago eleberria, zapore gazi-gozoak pizten dituztenak eta Bertari aldaketa psikologikoa esperimentatzen laguntzen diotenak. Emakume gorputzaren aldarrikapenaren usaina ere sumatu dut, aurrera ihes egiteko bultzatzen duena eta bizitzari eusteko gonbidatzen gaituena.

Azken kritikak

Harakinen alaba
Yurre Ugarte

Irati Majuelo

Clevesko Printzesa
Madame de La Fayette

Aritz Galarraga

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Joxe Aldasoro

Akabo
Laura Mintegi

Mikel Asurmendi

Mio marito deitzen zion
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide

Nagore Fernandez

Barazkijalea
Han Kang

Maialen Sobrino Lopez

Beste urte batez
Samira Azzam

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Ulhaintsaren negarra
Jon Garmendia

Aiora Sampedro

Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti

Irati Majuelo

Izen baten promesa
Hedoi Etxarte

Aiora Sampedro

Düsseldorfeko txibatoa
Karlos Linazasoro

Aiora Sampedro

Esne berriketan
Uxue Alberdi

Mikel Asurmendi

Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea

Asier Urkiza

Artxiboa

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

Hedabideak