« Michel Houellebecq-en “Sumisioa”: dekadentzia gaur da | Gorputzak dio »
Baionak ez daki / Bea Salaberri / Susa, 2015
Egunerokoaz Javier Rojo / El Correo, 2015-11-21
Idazlan honetan narrazio laburrak biltzen dira, non aldez edo moldez izenburuan aipatzen den hiria agertzen den. Narrazio labur horiek ez dute hiria protagonistatzat, ez dira hiriari buruzko narrazioak. Idazlan honetan agertzen diren testuek pertsonaiak dituzte erdigunean. Baina pertsonaia horiek nonbait egon eta hiriarekin dute erlazioren bat. Bestaldetik, begi-bistakoa da Bea Salaberriren testu hauek Ipar Euskal Herrian ibilbide luzea duen literatur tradizio batean kokatzen direla. Hegoaldeko tradizioan halako kazetaritza baztertua geratu da. Iparraldean, ordea, kazetaritza eta literaturaren artean kokatzen den genero horren eragina indar handiagoarekin mantendu da. Bea Salaberriren testu labur hauek narrazioaren osagaiak gordetzen dituzte baina era sotil eta estilizatuan. Neurri batean istorioa dei daitekeenak ez du ezer berezirik erakusten. Gertakarietan ez da anekdota handirik kontatzen, baizik eta egunerokotasunean mugitzen diren pertsonaia batzuek egiten dituzten gauza arruntak. Edozein irakurlek ikus dezake Salaberriren narrazioak oso hurbil dituela, pertsonaiek benetakoak izateko itxura osoa dutela, pertsonaiei gertatzen zaizkienak edonori gertatzen zaizkiola. Hori dela eta, testuen oinarrian beste gauza batzuk daude. Izan ere, narrazioak irudiak izango balira bezala aurkezten dira, sentsazioak biltzen diren guneak. Hauxe baita garrantzitsuena, egunerokotasunetik atera daitekeen sentsazioa, egunerokoa berezi eta unibertsal bihurtzen duena. Eta hori idazle trebearen eskuari zor zaio, literatur hitzari esker lortzen baitu oharkabean pasa daitekeen xehetasun txiki bat munduaren metonimia izatea, elipsia lagun. Hiria aipatzen da liburuaren izenburua, eta hiria batzuetan arrotz gertatzen da, ez-leku bat bezala, baina agian mundu osoa ere ez-lekua dateke.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi