« Zuloak eta orbainak | Egunerokoaz »
Sumisioa / Michel Houellebecq (Gerardo Markuleta) / Meettok, 2015
Michel Houellebecq-en “Sumisioa”: dekadentzia gaur da Hedoi Etxarte / argia.eus, 2015-11-20
François Bayrou, Tariq Ramadan, Jean-François Copé, Marine Le Pen, Florian Philippot, Jules Ferry, François Hollande, Barbier, Onfray eta ez dakit zenbat izen ezagun baino gehiago dauzkan liburu bat da hau. Baina ez da saiakera. Ez da azken hamarkadetan gainbeheran dagoen Frantziako beste best-seller hura ere —Eric Zemmour-en Le suicide français—. Nahiz eta bataren eta bestearen argitalpenen artean bi hilabeteko tartea soilik igaro zen. Michel Houellebecqek idatzi du. Eta bere liburu interesgarriena da Sumisioa (Meettok 2015). Ez da —kritika negatibo gehienak horretan zentratu badira ere— probokazioz jositako liburu bat. Alegia. Ez da aurreko liburuak baino misoginoagoa, arrazistagoa, eta finean, klasistagoa. Baina bada, lehenengo aldiz, beldurrik gabe eta egungo Frantziako politikari buruz agerian idatzi duen lehena.
Sumisioa argitaratu arte bi sektore nagusirengan izan du arrakasta Houellebecqek. Lehenak hirietako progreak ziren, bizitza fineko burges txikiak, unibertsitarioak, antiarrazista toleranteak, Houellebecqen poesiari eta nobelei sorbaldaren gainetik begiratzen zioten: herri atzeratua ikusten zuten, Fronte Nazionaleko langile potentziala. Bigarrenek euren buruak ikusten zituzten: langile klaseko irakurleak ziren, idatzita aurkitzen zuten “haiek esan nahi baina ausartzen ez zirena”, sartzen zen gazte sexuatuekin eta zahar inpotenteekin, barre egiten zien etorkinei eta barre aitzurlariei. Hori baita Houellebecqen literaturak —liburu honetara arte— funtsean egin duena: mundua mespretxatu.
Antizipazio nobela da (2022ko Frantzian kokatua) propositiboa delako. Historiako une labur batez laikoa izan den herrialde baten ber-erlijiotzeaz hitz egiten digu. Ideien bataila eskuin liberalak irabazi duen herrialde batean gaude (148. orrialdea). Aurrez egon zen islamaren inguruko beste alderdi bat —fikziozko— Tariq Ramadanek gidatua baina ezker antikapitalistarekin lotura zuen eta ez zuen aurrera egin. Mohamed Ben Abbes-en Anaiarte Musulmanak (frantsesezkoan Fraternité Musulmane —kasualitatez Fronte Nazioanalaren FNren antzekoa—) Frantziaren aldaketa ez du muturreko erlijiotik planteatzen, baizik eta tradiziotik, lasaitasunetik, nolabaiteko hirugarren munduarenganako atxikimendutik, Mediterraneoaren bi aldeen arteko anaitzatik.
Funtsean, Frantsesek haien bizitzak zerbitzu sekretuen esku uzteko inolako arazorik ez duten egunotan (%84k Figaroren inkesta egin berri baten arabera) “sumisiorik erabatekoena da giza zoriontasunaren gailurra” (249. orrialdea). Pertsonen %99aren azpiratzea handitzen da, emakumeena bereziki: “Bada harremanik emakumearen gizonarekiko sumisioaren […] eta gizonaren Jainkoarekiko sumisioaren artean, islamak ikusten duen gisan”. Emakumearen marjinazioa gutxinaka planteatzen da —Marie-Françoisen pertsonaiaren bidez, unibertsitateko irakasle ezagun izatetik etxeko andre izatera (147. orrialdea)—. Horregatik ez nuke esango —euskarazko argitalpeneko kontra-azalean hala esaten bada ere— “amesgaizto baten modura garatzen” denik sumisioa. Frantzia menperatua, hortxe dago: ahulak ahultzen dituena, indartsuak indartzen.
Bada, ultra-ezkerraren despiste kulturalarekin bat eginda, liburua boikotatzeko dei egin duen jendea —Edwy Plenel Mediaparteko zuzendaria, adibidez—. Baina Sumisioari jaramon egin nahi ez izatea da gaur egungo Frantzia dekadente, beldurti eta —zentzurik okerrenean— erreakzionarioenari jaramonik ez egitea.
Gari errearen urrina
Fertxu Izquierdo
Maddi Galdos Areta
Erreplika
Maialen Berasategi Catalan
Asier Urkiza
Gorputzen aldiriak
Nerea Arrien
Nagore Fernandez
Nola esaten zaio agur ama bati
Uxue Razkin
Peru Iparragirre
Mari-alderrai
Colette
Aritz Galarraga
Erreplika
Maialen Berasategi Catalan
Ibon Egaña
Hegal egiten
Eneko Bidegain
Mikel Asurmendi
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez