kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Diglosia eta euskal literatura / Jon Kortazar / Utriusque Vasconiae, 2002

Euskal literaturaz Javier Rojo / El Correo, 2002-12-04

Kritika literarioaren arloan aritzen den bilduma berri bati hasiera emateko, Jon Kortazarren “Diglosia eta euskal literatura” izeneko saiakera argitaratu da. Liburu honetan Kortazarrek, Anton Figueroa ikertzaile galiziarraren “Diglosia e texto” lanean oinarrituta, euskal literaturaren sistemari buruzko azterketa burutu du. 0inarrizko pianteamendua honelako galdera batez azal daiteke: literatura egiteko, euskara bezala egoera diglosikoan dagoen hizkuntza bat aukeratzeak literatura bera nolakoa izango den determinatzen du? Kortazar baiezkoan lago. Literaturan hizkuntzari berari ematen zaion garrantzia (era desberdinetan agertzen dena) izan daiteke ondorioetako bat. Beste bat, literaturaren aiderdi epikoa azpimarratzea, ludikoaren kaltetan, edota osagai etnografikoen eta mitikoen presentzia. Halako ezaugarriak agertzen dira diglosia-egoeran dagoen hizkuntzan egiten den literaturan. Euskal literaturaz gutxitan egin dira honelako azterketa sistemikoak, eta liburuak dituen balioen artean hauxe azpimarratuko nuke: era intuitibo batez batzuetan plazaratu izan diren zenbait kezka azaltzeko modua agertzen du, teoria sendo baten barruan azaldu ere. Euskal literaturaren nondik norakoak ulertzeko oinarrizko liburua iruditzen zait hau.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak